Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
| Oton IV.a | |
Otto IV.aren XIX mendeko margoa |
|
|
|
|
|---|---|
| 1209ko urriaren 21a – 1215 | |
| Aurrekoa | Henrike VI.a |
| Ondorengoa | Frederiko II.a |
|
Italiako erregea (1208-1212), Erromatarren erregea (1198-1209), Burgundiako erregea (1908-1215)
|
|
|
|
|
| Jaiotza | 1175 Ezezaguna. |
| Heriotza | 1218ko martxoaren 19a (42 urte inguru) Harzburg, Brunswick-Lüneburg |
| Ezkontidea | Beatriz Suabiakoa Maria Brabantekoa |
| Senideak | Frederiko II.a Suabiakoa Judith, Henrike IX.a Bavariakoren alaba (ama) |
| Egoitza | Aachen |
Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa[1] (1175 - 1218, Harzburg) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 1209 eta 1215 artean. Honetaz gain Italiako erregea (1208-1212), Erromako erregea (1198-1209) eta Burgundiako erregea (1908-1215) ere izan zen.
Biografia [aldatu]
Saxonia eta Bavariako Dukea zen Henrike Lehoiaren hirugarren semea izan zen Oton. 1175ean jaio zen, jaiotza lekua ezagutzen ez den arren. Guelfoek enperadore izateko aukeratu zuten, baina gibelinoa zen Filipe Suabiakoaren aurka borroka egin behar izan zuen. Azkenik 1209ko urriaren 21ean koroatu zuten Akisgranen.
Inozentzio III.a Aita Santuak onartu zuen baina Sizilian Elizaren alde borroka zedin eskatu zion ordain gisa. Oton IV.ak ordea Siziliako erresuma laguntzat zeukan eta Aita Santuak eskumikatu egin zuen eta bere aurkako kanpaina hasi zuen Frederiko II.a enperadore bihurtu asmoz. Otonek gogor eutsi zion bere karguari baina Bouvinesko gudua galtzean Frederiko bihurtu zen enperadore.
1918an hil zen Brunswick-Lüneburgeko hauteslerriko bere lurretan. Brunswickeko katedralean hilobiratua dago.
Erreferentziak [aldatu]
| Aurrekoa Henrike VI.a |
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore 1209ko urriaren 21a–1215 |
Ondorengoa Frederiko II.a |
| Aurrekoa Henrike VI.a |
Erromatarren erregea 1198–1209 |
Ondorengoa Frederiko II.a |