Herbehereetako futbol selekzio nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herbeheretako futbol selekzio nazionala
Herrialdea  Herbehereak
Sorrera 1905
Entrenatzailea Herbehereak Danny Blind
Izaera Ofiziala
Lehen nazioarteko
partida
Belgika Belgika 1 - 4 Herbehereak Herbehereak
Anberes, 1905eko apirilaren 30a
Emaitzarik onena Herbehereak Herbehereak 11 - 0 San Marino San Marino
Eindhoven, 2011ko irailaren 2a
Emaitzarik okerrena Ingalaterra Ingalaterra (amateurrak) 12 - 2 Herbehereak Herbehereak
Darlington, Ingalaterra, 1907ko abenduaren 21a
Golegile onena Robin Van Persie (50)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Webgune ofiziala
Selekzioa 1974eko Munduko Futbol Txapelketan. Johan Cruyff lehenengoa da eskuinetik.
Danimarkaren aurkako partida 2012an.
Zaleak.

Herbehereetako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da. 1905ean lehenengo partida jokatu zuten, Belgikaren aurka hain zuzen ere. Hiru aldiz izan da munduko txapeldunordea eta behin Europako txapelduna.

Historia

1900-1920

Bi hamarkada hauetan hiru aldiz brontzezko domina eskuratu zuen Olinpiar Jokoetan, 1908, 1912 eta 1920an.

1974-1978

Munduko Futbol Txapelketan txapeldunorde izan zen 1974an (Alemania Federalak 2:1 Herbehereek) eta 1978an (Argentinak 3:1 Herbehereek), tartean Johan Cruyff, Johan Neeskens, Rob Rensenbrink, Willy van de Kerkhof eta René van de Kerkhof jokatzen ari zirelarik.

1988

Bestela, Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen 1988an, tartean Ruud Gullit, Marco van Basten, Frank Rijkaard eta Ronald Koeman jokalariek osatzen zuten taldearekin.

1998

1998ko Munduko Futbol Txapelketan 4. postua eskuratu zuten, Edwin van der Sar, Dennis Bergkamp eta De Boer anaiak tartean zirelarik.

2010-2014

2010eko Munduko Futbol Txapelketaan hirugarren eta azken aldiz munduko txapeldunorde bilakatu zen (Espainiak 1:0 Herbehereek), Arjen Robben, Robin Van Persie eta Wesley Sneijder jokalari nabarmenen artean zeudelarik.

2014ko Munduko Futbol Txapelketan 3. postua eskuratu zuen, Arjen Robben eta Robin Van Persie berriro nabarmendu zirelarik.

Palmaresa

Munduko Futbol Txapelketa

Joko Olinpikoetako Futbol Txapelketa

Hirugarrenak 1908, 1912 eta 1920an.

Europako Futbol Txapelketa

Ibilbidea

Urtea Munduko Txapelketa
1930 Ez zuen parte hartu
1934 9.a
1938 14.a
1950 Ez zuen parte hartu
1954 Ez zuen parte hartu
1958 Ez zen sailkatu
1962 Ez zen sailkatu
1966 Ez zen sailkatu
1970 Ez zen sailkatu
1974 Finalista
1978 Finalista
1982 Ez zen sailkatu
1986 Ez zen sailkatu
1990 15.a
1994 7.a
1998 4.a
2002 Ez zen sailkatu
2006 11.a
2010 Finalista
2014 3.a
Urtea Europako Txapelketa
1960 Ez zuen parte hartu
1964 Ez zen sailkatu
1968 Ez zen sailkatu
1972 Ez zen sailkatu
1976 3.a
1980 5.a
1984 Ez zen sailkatu
1988 Txapelduna
1992 3.a
1996 8.a
2000 3.a
2004 4.a
2008 6.a
2012 15.a

Jokalari aipagarrienak

2016ko iraileko datuak.

Robin van Persie da goleatzaile nagusia.

Parte hartzeak

Jokalaria Parte hartzeak Urteak
1 Edwin van der Sar 130 1995–2008
2 Wesley Sneijder 123 2003-
3 Frank de Boer 112 1990–2004
4 Rafael van der Vaart 109 2001-2013
5 Giovanni van Bronckhorst 106 1996–2010
6 Dirk Kuyt 104 2004-2014
7 Phillip Cocu 101 1996-2006
Robin Van Persie 101 2005–
9 Arjen Robben 88 2003-
10 Clarence Seedorf 87 1994–2008
John Heitinga 87 2004–2013

Golegileak

Jokalaria Golak Urteak
1 Robin Van Persie 50 2005-
2 Klaas-Jan Huntelaar 42 2006-
3 Patrick Kluivert 40 1994-2004
4 Dennis Bergkamp 37 1990-2000
5 Faas Wilkes 35 1946-1961
Ruud van Nistelrooy 35 1998-2011
7 Abe Lenstra 33 1940-1959
Johan Cruyff 33 1966-1977
9 Arjen Robben 30 2003-
Wesley Sneijder 30 2003-

Entrenatzaileak

Urte gehien egondako entrenatzailea Bob Glendenning Ingalaterra (1923 eta 1925-1940) izan zen, eta bere atzetik Elek Schwartz (1957–1964).

Nabarmendu dira selekzioak Munduko eta Europako txapelketetan lortutako postuengatik Rinus Michels Herbehereak (1974 eta 1988), Ernst Happel Austria (1978), Guus Hiddink Herbehereak (1998), Bert van Marwijk Herbehereak (2010) eta Louis van Gaal Herbehereak (2014).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herbehereetako futbol selekzio nazionala Aldatu lotura Wikidatan