Herbehereetako futbol selekzio nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herbehereetako bandera.

Herbehereetako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da.

1905ean lehenengo partida jokatu zuten, Belgikaren aurka hain zuzen ere. Hiru aldiz izan da munduko txapeldunordea eta behin Europako txapelduna.

Eduki-taula

[aldatu] Palmaresa

Selekzioa 1974ko Munduko Txapelketan. Cruyff lehenengoa da eskuinetik.

[aldatu] 1900-1920

Bi hamarkada hauetan hiru aldiz brontzezko domina eskuratu zuen Olinpiar Jokoetan, 1908, 1912 eta 1920an.

[aldatu] 1974-1978

Munduko Futbol Txapelketan txapeldunorde izan zen 1974an (Alemania Federalak 2:1 Herbehereek) eta 1978an (Argentinak 3:1 Herbehereek), tartean Johan Cruyff, Johan Neeskens, Rob Rensenbrink, Willy van de Kerkhof eta René van de Kerkhof jokatzen ari zirelarik.

[aldatu] 1988

Bestela, Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen 1988an, tartean Ruud Gullit, Marco van Basten, Frank Rijkaard eta Ronald Koeman jokalariek osatzen zuten taldearekin.

[aldatu] 2010

2010ean hirugarren eta azken aldiz munduko txapeldunorde bilakatu zen (Espainiak 1:0 Herbehereek), Arjen Robben eta Wesley Sneijder jokalari nabarmenen artean zeudelarik.

[aldatu] Markak

Bergkamp Arsenal taldearekin.
  • Partida gehien jokatutako futbolariak:
  1. Edwin van der Sar (1995-2008): 130 partida (0 gol).
  2. Frank de Boer (1990-2004): 112 (13).
  3. Giovanni van Bronckhorst (1996-2010): 106 (6).
  4. Phillip Cocu (1996-2006): 101 (10).
  5. Clarence Seedorf (1994-2008): 87 (11).
  • Gol gehien sartutako futbolariak:
  1. Patrick Kluivert (1994-2004): 40 gol (79 partida).
  2. Dennis Bergkamp (1990-2000): 37 (79).
  3. Faas Wilkes (1949-1961): 35 (38).
  4. Abe Lenstra (1940-1959): 33 (47).
  5. Johan Cruyff (1966-1977): 33 (48).
  6. Ruud van Nistelrooy (1998-2008): 33 (64).
  • Garaipen zabalenak: 9-0 Finlandiari 1912an eta Norvegiari 1972an.
  • Porrot zabalena: 12-2 Ingalaterraren aurka 1907an.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak