Belgikako futbol selekzio nazionala
Wikipedia(e)tik
Belgikako bandera.
Belgikako futbol selekzio nazionala kirol haren arloan herrialde hartako ordezkaria da.
1904an lehenengo aldiz jokatu zuten, Frantziaren aurka, eta 1980ko hamarkada arrakastatsuena izan zuten.
[aldatu] Jokalariak
Jan Ceulemans (1957-) da selekzioarekin partida gehien jokatu duen futbolaria (96 aldiz) eta Bernard Voorhoof (1910-1974) eta Paul van Himst (1943-) dira gol kopuru handiena sartu dituztenak (30na).
[aldatu] Palmaresa
1980ko Europako Futbol Txapelketan finalera iritsi eta txapeldunordeak izan ziren belgikarrak, Alemaniako Errepublika Federalaren aurka 2-1 galdu eta gero.
Bestela, 1986ko Munduko Futbol Txapelketan laugarren postua lortu zuen selekzioak, Frantziarekin 4-2 galdu ostean, eta horixe izan da inoizko parte-hartzerik hoberena.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Nederlanderaz)(Frantsesez)(Alemanez)(Ingelesez)Belgikako Futbol Elkartearen webgune ofiziala