Hermann Göring

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hermann Göring
Hermann Göring
Göring Reichsmarschall
Datu pertsonalak
Izen osoa Hermann Wilhelm Göring
Jaio 1893ko urtarrilaren 12a
Rosenheim (AlemaniaAlemania)
Hil 1946ko urriaren 15a (53 urte)
Nurenberg (AlemaniaAlemania)

Hermann Wilhelm Göring (Rosenheim, 1893ko urtarrilaren 12a - Nurenberg, 1946ko urriaren 15a) politikari eta militar alemaniarra izan zen, Hitlerren ordezkaria eta Luftwafferen komandante gorena izandakoa.

Lehen Mundu Gerran hegazkinen as bilakatu zen, Manfred von Richthofenen "baroi gorriaren" azken komandantea izanik.

1922an alderdi nazional-sozialistan sartu zen. SAko buru izendatua, Municheko estatu kolpea emateko ahaleginean parte hartu zuen (1923). 1928an diputatu hautatu zuten; 1932an Reichstageko lehendakari izan zen eta baliabide guztiak erabili zituen (negozio munduan batez ere), Hitler kantziler izan zedin (1933). Honek kargurik gorenenetara deitu zuen: Aireko ministro eta Luftwaffeko komandante (1935), Reicheko mariskal eta gerrako ekonomiako buru nagusi (1940) izan zen.

Oso bizitza lasaia egin zuen, ondasun oparoak bereganatuz eta naziek hartzen zituzten lurraldeetako artelan-bildumak osatuz. Luftwaffek izan zituen hondamenen ondorioz, Goeringen ospea ilundu egin zen: Hitlerrek baztertu egin zuen (lehenago bere ondorengotzat hautatu bazuen ere), eta alderditik egotzi 1945ean. Nurenbergeko epaiketetan heriotzara kondenatu zuten; kartzelan bere burua hil zuen pozoituta.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Hermann Göring


Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak