Hermann Oberth
Wikipedia(e)tik
Hermann Julius Oberth (Nagyszeben, Hungariako Erresuma, Austria-Hungariako Inperioa —gaur egun Sibiu, Errumania—, 1894 - Nurenberg, Alemania, 1979) alemaniar fisikari eta ingeniaria izan zen, Austria-Hungariako Inperioan jaioa.
Munich, Gotinga eta Heidelbergeko Unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1924an Die Rakete zur den Planetenräumen lana idatzi zuen. Lan horretan, matematiketan oinarrituz, espazio-ontziek Lurraren erakarpen-indarretik ihes egiteko behar duten abiadura lortzeko modua azaltzen du. Bigarren Mundu Gerran Werner von Braunekin batera aritu zen lanean; alemaniarrentzat espazio-ontziak egin zituen. Astronautikaren aitzindarietako bat da.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.