Hervé Faye
Wikipedia(e)tik
Hervé Faye frantses astronomoa izan zen (Saint-Benoît-du-Sault, 1814 - Paris, 1902). Epe jakinetan azaltzen den kometa bat aurkitu (Faye kometa, 1843), eta haren izaera eta osagaiak zehaztu zituen. Laplaceren kosmogonia zalantzan jartzen zuen teoria bat proposatu zuen (1865). Bere esanetan, makina termiko baten antzekoa da Eguzkia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.