Highlander (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Highlander
Datuak
Jatorrizko izenburua Highlander
Izenburua euskaraz Goierritarra
Urtea 1986
Estreinaldia 1986ko martxoaren 7a
(Frantzia)
1986ko abuztuaren 29a
(Erresuma Batua)
Generoa Akziozko eta Fantasiazko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
Iraupena 110 minutu
Aurrekontua 16 milioi dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Russell Mulcahy
Ekoizleak
Peter S. Davis
E.C. Monell
William N. Panzer
Gidoilariak
Gregory Widen
Peter Bellwood
Larry Ferguson
Aktoreak
Christopher Lambert
Sean Connery
Clancy Brown
Roxanne Hart
Musikagileak
Queen
Michael Kamen
Argazkilariak
Gerry Fisher
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Datu gehigarriak
The Highlander filmaren IMDBko fitxa irakurgai

Highlander (euskaraz Goierritarra) 1986ko Russell Mulcahy australiar zinema zuzendariaren estatubatuar-britainiar filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak honako hauek dira: Christopher Lambert, Sean Connery, Clancy Brown eta Roxanne Hart.

Filma Eskoziako Lur Garaietan girotua dago, hortik Highlander ("Goierritarra") izeburua. Lehenbiziko gazteluaren eszenak Eilean Donan gazteluan filmatu zirelarik. Soinu banda aldiz, Queen eta Michael Kamen musikariaren abestiek osatu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1518. urtea Eskoziako Lur Garaiak, Shiel antziraren alboan dagoen Glenfinnan herrixkan Connor MacLeod haurra jaio da. 1536an 18 urtetako Connor gaztea MacLeod (Christopher Lambert) klanarekin batera euren etsaiak diren Fraser klanaren aurka borrokatzera abiatzen dira. Fraser klanaren gizonen artean kurgan gudari izugarri bat dago (Clancy Brown), I. mendeko errusiar estepetako erraldoi hilezkorra.

Gudua hastean kurgan gudariak MacLeod klaneko gudari kopuru handia erailez bereak eta bi egiten ari da, Connor gazteak aurre baina kurgan gudariak ezpata sartuz heriotzez zaurituko du, gainera kurgan gudariak Connorri burua moztu behar dion unean MacLeod kalneko ahaideek buru-mozketa eragoztea lortuko dute. Ondorioz, MacLeod klanak gudua erabat galduko du.

Biziraun dutenak Connor jaioterrira eraman eta azken igurtzia emanen diote, baina gauez hiltzear dagoen gaztea hurrengo goizean berpizturik ikustean, Connorren senideek sorginkeri baten aurrean daudela usteko dute, honela gaztea denen artean hartu eta sorgina delakoan su eman behar diotenean, bere lehengusua den Angus MacLeodek su ematea ekidin eta MacLeod klaneko ahaideak gaztea erbesteratzeko gonbentzituko ditu. Honela, Connor gaztea bere jaioterria eta klana ukatzera derrigortua izanen da.

Connor gaztea MacDonald klaneko Glen Coe herrixkara erberteratuko da, han Heather MacDonald (Beatie Edney) neskarekin ezkonduko delarik. Egun batez, Juan Ramírez Sánchez VillaLobos (Sean Connery) espainiar zaldun hilezkorra agertu eta Connorri bere hizlezkor baldintza azaltzeaz gain, gainerako hilezkorren mundua eta haien arteko etengabeko borrokaren berri emanen dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Christopher Lambert Connor MacLeod / Russell Nash
Roxanne Hart Brenda Wyatt
Clancy Brown Victor Kruger
Sean Connery Juan Sánchez Villa-Lobos Ramírez
Beatie Edney Heather MacLeod
Alan North Frank Moran tenientea
Jon Polito Walter Bedsoe detektibea
Sheila Gish Rachel Ellenstein
Hugh Quarshie Sunda Kastagir
Christopher Malcolm Kirk Matunas
Peter Diamond Iman Fasil
Billy Hartman Dugal MacLeod
James Cosmo Angus MacLeod
Corinne Russell Candy
Celia Imrie Kate MacLeod

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Highlander (filma) Aldatu lotura Wikidatan