Hiri Debekatua
| Ming eta Qing dinastien Jauregi inperialak Pekinen eta Shenyangen1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Harmonia Gailenaren Jauregia Hiri Debekatuaren erdian |
|
| Mota | kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iii, iv |
| Erreferentzia (ID) | 439bis |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
| Izen ematea | 1987 (XI. bilkura) |
| Luzapen urtea | 2004 |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Hiri Debekatua (txineraz 紫禁城, pinyinez Zǐjìn Chéng, "Hiri Gorrindol Debekatua") antzinako Pekingo erdigune zehatzean bertan dagoena, jauregi inperiala izan zen Ming eta Qing dinastietan, baita txinatar gobernuaren egoitza ere 1911 arte.
Bere jatorrizko izena, "Hiri Gorrindol Debekatua", "Konstelazio Argitsu Gorrindola" delakoarekin duen paralelismotik dator, non iparrizarra, enperadorea lurrean bezala, erdian dagoen. Bere eraikuntzaren arrazoia, Yonglek, 1404an enperadore bihurtu zenean, hiriburua, Nankinetik Pekinera eramatea izan zen. Ez zegoen egoitza finkorik enperadorearentzat, hauetako bakoitzak, bere bizilekua, nahi zuen jauregian aukeratzen zuen.
Jada errege edo enperadoreek erabiltzen ez duten arren, txinatar subirautzaren eta Pekineko ikur bat da, eta Txinako zigiluetan agertzen da. Jauregia, munduko erakargarri turistikorik handienetako bat da.
Eduki-taula |
Izena [aldatu]
Izena, 紫禁城 Zijin Cheng, hiru partikula independentez osatuta dago. Zik euskaraz Gorrindola edo Purpura, lehen aipaturiko Iparrizarrari erreferentzia egiten dio. Jin, debekatua, inor, jauregitik irten edo bertara sar ez zitekeela esan nahi du, enperadorearen onespen zuzenik gabe. Cheng hitzak, zer den definitzen du, eta "Harresitutako Hiria" esan nahi du.
Gaur egun, Museo Jauregia bezala ezagutzen da (故宫博物院, pinyin Gùgōng Bówùyùan).
Ezaugarriak [aldatu]
0,72 kilometro karratu, 800 eraikin eta 9.000 gela baino gehiago hartzen ditu. Munduan kontserbatzen diren zurezko antzinako egituren bildumarik handiena da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1987an, 12,96 hektareako babes azalera eta 153,10 errespetu azalera hartuz. Jauregi Inperiala, Tiananmen plazaren iparraldean dago, eta bertara, Tiananmen Atetik sar daiteke. Hiri Inperiala deituriko auzo batek inguratzen du.
Ikus,gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez)(Txineraz)Hiri Debekatuaren webgune ofiziala