Baliarrain
|
Baliarrain |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Baliarrain |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
| Alkatea | Martzelino Dorronsoro Galarraga |
| Herritarra | baliarraindar |
| Koordenatuak | 43°4′10″N 2°7′40″W / 43.06944°N 2.12778°WKoordenatuak: 43°4′10″N 2°7′40″W / 43.06944°N 2.12778°W |
| Eremua | 2,70 km2 |
| Garaiera | 292 m |
| Distantzia | 36 km Donostiara |
| Posta kodea | 20259 |
| Biztanleria | 120 bizt (2010) |
| Dentsitatea | 44,44 bizt/km² |
| Sorrera | 1615 - 1991 |
| http://baliarrain.net/ | |
Baliarrain Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean dagoen udalerri euskalduna da. 2,5 km² ditu eta 2008. urtean 100 biztanle zituen (Gipuzkoako biztanlerik gutxien duen udalerria da). Herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. UEMAko kidea da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Inguru naturala eta klima
Baliarrain Donostiatik 36 kilometrora dago, Tolosaldean eta Gipuzkoako erdi-hegoaldean kokatzen da. Baliarraindik hurbilen dagoen herria Ikaztegieta da, Baliarraindik 3 bat kilometrora. Orendain eta Altzaga herriak ere Baliarraindik gertu daude (herri hauek, baturik, 1960ko hamarkadan Iruerrietako udalerri berria) osatu zuten.
Baliarraingo mendirik garrantzitsuenak Astatokomendia eta Belkoain dira 455 eta 447 metroko altuerarekin, hurrenez hurren.
Ibiurreko urtegia herrian dago kokatuta, Tolosaldea urez hornitzen du.
[aldatu] Udalerri mugakideak
[aldatu] Historia
Historian Baliarraini buruzko lehen aipamena XIV. mendetik dator, Ikaztegieta, Tolosa eta Orendain aipatzen diren dokumentu batetik alegia. Izan ere, Baliarrain ez zen udalerri independente izan 1615era arte, orduan Tolosatik banandu zela. Horren ondoren, Amezketa, Altzo eta Abaltzisketa udalerriekin batera "Amezketako Batasuna" eratu zen. Erakunde horren helburua herri txiki horien interesak Gipuzkoako Batzar Nagusietan defendatzea zen.
Espainiar estatuak gaur egun duen probintzia antolaketa ezartzean XIX. mendean, Baliarrain udalerri bihurtu zen. Haren tamaina txikiak eraginda, historian zehar arazo ekonomiko ugari izan ditu. Horrek bultzatuta 1967an inguruko Ikaztegieta eta Orendain herriekin batu zen. Herri horiek 1991n berriz banandu ziren.
Andoaingo eta Tolosaldeko ur beharrizanak asetzeko 1990eko hamarkada bukaeran, Gipuzkoako foru aldundiak urtegi berri bat eraikitzea proposatu zuen Baliarrain herrian, Ibiurreko urtegia. Urtegiaren eraikitzea iragartzeak kontrako erantzun ugari sorrarazi zituen Tolosaldeko eta Baliarraingo biztanle askoren aldetik. Atzerapen askoren ondoren hala ere, 2004ko otsailean urtegiaren lehen harria jarri zen.
Urtegiaren eraikitze lanak 2008. eta 2009. urteen artean amaitzea espero da.Urtegiak guztira 6,5 hektometro kubo izango du eta haren uharkak 70 metroko altuera. Andoaingo eta Tolosaldeko beste 12 udalerrien ur beharrizanak beteko ditu urtegiak, guztira 55.000 pertsonaren ur-laster beharrak alegia. Urtegia eraikitzearekin batera, ur zikinak tratatzeko araztegi berri bat eraikiko da.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
[aldatu] Politika
[aldatu] 2007ko Udal Hauteskundeak
Bi alderdik aurkeztu zuten hautagai zerrenda azken udal hauteskundeetan Baliarrainen: herriko talde independente batek (Herritarrak izenekoa) eta Alderdi Popularrak. Hauek izan ziren emaitzak:
- Herritarrak: 53 boto.
- Alderdi Popularra: 0 boto.
Emaitza horiekin, Martzelino Dorronsoro Galarraga bihurtu zen Baliarraingo alkate, 53 botorekin (botoen % 100). Alderdi Popularra ordezkaritzarik gabe geratu zen, batere botorik jaso ez zuenez.
[aldatu] Alkateak
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Martzelino Dorronsoro Galarraga | 2003-2007 2007- |
Herritarrak |
[aldatu] Demografia
| Biztanleriaren bilakaera | ||
|---|---|---|
| Errolda urtea |
Biztanle kopurua |
|
|
|
||
| 1842 | 186 | |
| 1857 | 224 | |
| 1877 | 244 | |
| 1887 | 229 | |
| 1897 | 207 | |
| 1900 | 216 | |
| 1910 | 194 | |
| 1920 | 210 | |
| 1930 | 186 | |
| 1940 | 191 | |
| 1950 | 193 | |
| 1960 | 180 | |
| 1991 | 99 | |
| 2001 | 97 | |
Baliarrain Gipuzkoan biztanle gutxien duten herrietako bat da, Orexarekin batera. Industrializazio prozesuak herria hustu egin zuen XIX. mende amaieratik. 1967. urtean, eta biztanleria galera hori saihesteko, Baliarrain Ikaztegieta eta Orendain herriekin batu zen Iruerrieta herria sortuz. Hiru herriek batera, 800 biztanle inguru zeuzkaten eta 13,7 kilometro koadroko azalera.
Iruerrieta sortu zuten hiru herriak 1991n banandu ziren berriro ere, eta gaur egun independente jarraitzen dute. Herrien batzearen aurretik Baliarrainek 180 biztanle zituen, baina 1991rako ia erdira murriztua zen kopuru hori, guztira 99 biztanle baino ez ziren geratzen. 1970eko hamarkadako industrializazio prozesuak beraz, eragin latza izan zuen herrian, eta hainbat biztanlek herria utzi zuten.
2004tik biztanleriak jaitsiera txiki bat izan du, izan ere, eraikiko den Ibiurreko urtegiak etxe batzuk eraitsi beharra ekarri du. Urtegia 2008rako amaiturik egongo da.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak
Baliarrainek Abuztuaren 15ean ospatzen ditu bere jaiak, Jasokundearen jaiak.
[aldatu] Ondarea
Jasokundearen Andra Mariren eliza eta Lopetedi baserria aipatzekoak dira.
[aldatu] Baliarraindar ospetsuak
- Eneko Garmendia (1981): lokotx biltzailea, 2007ko Euskadiko txapelduna.
- Arkaitz Arteaga (1984): segalaria, 2008ko Euskadiko txapelduna.
[aldatu] Kanpo loturak
- Baliarraingo Udal webgunea (Euskaraz)
|
|||||||
|
|||||||