Pindaro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pindaro
Pindaro
Datu pertsonalak
Jaio K. a. 522
Kinozefale (Beozia)
Hil c. K. a. 440
Argos ()

Pindaro[1], (antzinako grezieraz: Πίνδαρος, Pindaros, píndaros ahoskatua; latinez: Pindarus; Kinozefale, Beozia, k. a. 522a - Argos, c. k. a. 440), greziar poeta lirikoa izan zen. Familia aristokrata bateko kidea izan zen.

Garai hartako olerkari liriko ospetsuenetako bat. Agatokle eta Hermioneko Laso olerkiarekin ikasi zuen Atenasen. K. a. 476. urtean Siziliara joan zen, eta Hieron eta Teron tiranoen gorteetako olerkari izan zen. Atenasa itzuli zenean, ospe eta ohore handiz bizi izan zen. Pindaroren poesia hamazazpi liburutan biltzen da: erlijio kantuak (peaneak, ditiranboak, prosodioak, partenioak, eta hiporkemak), eta kantu profanoak (enkomioak, trenoak eta epinizioak). Epinizio edo garaipenezko odetan, Olinpiar Jokoetako eta beste joko batzuetako garaileak goraipatu zituen. Tebastarra izan arren, doriar dialektoan idatzi zuen, lirikan egin ohi zen bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pindaro Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.