Hyōgo (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hyōgo prefetura
兵庫県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Kobe
Eskualdea Kansai
Map of Japan with highlight on 28 Hyogo prefecture.svg
Azalera
8.395,84 km²
Biztanleria 5582978 (2011)
Uhartea Honshu
Hyōgo prefeturako mapa.

Hyōgo prefetura (兵庫県 Hyōgo-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Kobe da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo Hyōgo prefetura antzinako Harima, Tajima eta Awaji probintziei dagokie, baita Tamba eta Settsu probintzien zati batzuei ere.

1995ean, 7,2 magnitudeko lurrikara batek kalte handiak eragin zituen prefeturaren hegoaldean, eta 6.500 pertsona hil zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hyōgok bi itsasotan ditu kostaldeak: iparraldean, Japoniako itsasoan; hegoaldean, Setoko Barne Itsasoan. Iparraldean jende gutxi bizi da, Toyooka hirian salbu, eta erdialdeko lur garaietan herri txikiak besterik ez dago. Biztanle gehienak hegoaldeko kostaldean bizi dira.

Hyōgoren mugakideak Osaka, Kyoto, Tottori eta Okayama prefeturak dira.

Lurraldearen % 20 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan daude, besteak beste, Sanin Kaigan and Setonaikai parke nazionalak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hyōgo prefeturan industria astun asko dago, baita metal-industria eta industria medikoa ere. Kobeko portua Japoniako portu handienetako bat da. Keihanshingo metropoli eremuaren parte da Hyōgo. Zenbait ikerketa-institutu daude, eta erradiazioaren ikerketarako sinkrotroi bat dago Hariman.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri handienak:
  1. Kobe (hiriburua, 1.545.410 biztanle)
  2. Himeji (535.945 bizt.)
  3. Nishinomiya (483.598 bizt.)
  4. Amagasaki (450.244 bizt.)
  5. Akashi (290.776 bizt.)
  6. Kakogawa (268.565 bizt.)
  7. Takarazuka (222.198 bizt.)
  8. Itami (194.488 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamigōri
Taishi
Harima
Inami
Fukusaki
Ichikawa
Kamikawa
Inagawa
Kami
Shin'onsen
Sayō
Taka

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hyōgo (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan