Iñaki Pikabea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iñaki Pikabea
Datu pertsonalak
Izen osoa José Ignacio Pikabea Burunza
Ezizena Piti
Jaio 1947
Errenteria (Gipuzkoa, Euskal Herria)

Iñaki Pikabea, Piti (Errenteria, Gipuzkoa, 1947), ETA erakunde armatuko militante ohia da. 1980 eta 1984 urte artean, Euskal legebiltzarkidea izan zen Herri Batasuna alderdiaren bitartez.

1979ko otsailaren 19an atxilotua izan zen ETAko partaide izatea egotzita [1]. Kartzelan zegoela, Eusko Legebiltzarrerako hautatua izan zen Herri Batasuna koalizioaren bidez. Honela, 1980an parlamentari izendatu zuten lehen hauteskunde autonomikoetan.

1981eko ekainean 33 urteko espetxe zigorra ezarri zioten ETAko kidea izateagatik eta 1977an, Irungo zinegotzia zen Julio Martinez Ezquerro hilketa parte-hartzeagatik.

1985eko uztailaren 7an Martuteneko espetxetik ihes egin zuen Joseba Sarrionandiarekin batera. Imanol kantariaren kontzertu bat zela aprobetxatuz, bozgorailu baten barruan ezkutatu ziren kartzelatik ihes egiteko. Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta ospetsua egin zuen.

1987ko urrian Frantzian atxilotu zuten eta Espainiara estraditatu zuten bere zigorra bete zezan.

2000. urteko martxoan libre geratu zen.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak