Iñaki Varona Urbina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Varona Urbina

Bizitza
JaiotzaGasteiz1967ko irailaren 14a (56 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, historialaria eta idazlea
ikaeuskaltegiak.eus…

Iñaki Varona Urbina (Gasteiz, Araba, 1967ko irailaren 14a) irakasle eta mendizale euskaltzalea da.

Lan Harreman eta Giza Baliabideetako ikasketak bukatuta, 1994an, IKAnNafarroako eta Arabako hainbat euskaltegik osatutako koordinakundean ekin zion bere jarduera profesionalari. Geroztik, Gasteizko euskarazko kultur bizitzan aktiboki parte hartzen du. Hala Bedi Irratian kolaboratzaile izan zen Iñaki Lazkanorekin batera Zebrabidea asteroko magazinean. Pyrenaica aldizkariko hainbat artikuluren egilea da eta Ahotsak[1] proiektuan parte hartu du. Bere interesguneak izan dira euskaraz zabaltzea Vasco-Navarro trenaren historia herrikoia eta etnografikoa, zein bidezidor historikoei buruzko ikerketa euskaraz zabaltzea.

Euskara irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994tik IKA euskaltegietan garatzen du bere jarduera profesionala hainbat jardueratan. Besteak beste, didaktikako buru gisa ibili da. Horrez gain, "Araban bai, baina" lehiaketaren sustatzaile nagusia izan da. Lehiaketa honen helburua da parte-hartzaileek -taldeka- Arabako hainbat tokitan ateratako argazkien kokapena identifikatu behar duten.

Karmele Oria Murgialdairekin batera, IVAPek eta IKA euskaltegiek argitaratutako "Trebakuntzako ariketa-liburua[2]" ikasmaterialaren egilea da.

Vasco-navarro trenaren burdinbide zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiarekiko eta istorio txikiekiko zaletasunetik abiatuta, 2006an "Vasco-Navarro trenaren burdinbide zaharra" hitzaldia[3] prestatu zuen. Trenaren burdinbide zaharra Bergaratik Lizarraraino 44 urtez ibili zen, eta "mendizale trena" ere esaten zitzaion. Gaur egun, tren honen ibilbide zaharra bizikletaz edo oinez egiteko etapetan prestatuta dago (Wikiloc).

Mendi federazioa eta Pyrenaica aldizkaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006tik bidezidor teknikaria da, eta garai hartako Euskal Mendi Federazioko zuzendaritza-batzordearekin lankidetzan lanean ibili zen bidezidor historikoen proiektuak garatzen aritu zen. 2016an Pyrenaica aldizkariarekin kolaboratzen hasi zen eta 1936ko Gerra Zibilean euskal frontean oinarritutako mendizale ibilbideei buruzko artikuluak idatzi zituen.

1. zatia UNTZAGA-ALTUBE (19 km)
2. zatia ALTUBE-SARRIA (16 km)
3. zatia SARRIA-MURUA (15 km)
4. zatia MURUA-UBIDE (13 km)
5. zatia UBIDE-LANDA (17 km)
6. zatia LANDA-OTXANDIO (19 km)
1. zatia OTXANDIO-URKIOLA (14 km)
2. zatia URKIOLA-GANTZAGA (11 km)
3. zatia GANTZAGA-KANPAZAR (12 km)
4. zatia KANPAZAR-ELGETA (10 km)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etxeberria, Idoia. (2015). Gasteizko Euskararen Ahotsak. .
  2. Varona Urbina, Iñaki; Oria Murgialdai, Karmele. (2011). Trebakuntzako ariketa-liburua. IVAP ISBN 978-84-7777-376-4..
  3. Vasco-navarro trenaren burdinbide zaharra. .
  4. Varona Urbina, Iñaki; Jausoro Marugan, Arantza. (2016). Irrintzi bat entzun da... Gerra zibila: Arabako frontean barna. Pyrenaica 263. zb. ISBN 0212-5676..
  5. Varona Urbina, Iñaki; Jausoro Marugan, Arantza. (2017). Irrintzi bat entzun da II. Gerra zibilaren frontean barrena. Pyrenaica 269. zb. ISBN 0212-5676..
  6. Varona Urbina, Iñaki; Jausoro Marugan, Arantza. (2020). Arabako mendialdeko gordelekuak, Isaac Puenteren ibilbide historikoa. Pyrenaica 281. zb. ISBN 0212-5676..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]