Charlton Heston

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charlton Heston
Charlton Heston
Datu pertsonalak
Izen osoa John Charles Carter
Jaio 1923ko urriaren 4a
Ameriketako Estatu Batuak No Man's Land, Evanston, Illinois (Estatu Batuak)
Hil 2008ko apirilaren 5a (-85 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Beverly Hills, Kalifornia (Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak "Planet of the Apes"
"Ben-Hur"
"The Ten Commandments"
Sariak Oscar Saria
IMDB IMDBko fitxa

Charlton Heston (jaiotzez John Charles Carter; Evanston, Illinois, 1923ko urriaren 4aBeverly Hills, Kalifornia, 2008ko apirilaren 5a) zinema, antzerkia eta telebistan ibilitako aktore estatubatuar ospetsua izan zen.

Heston ezaguna izan da nagusiki heroiaren paperak egin izatearren, Moisesena eginez "The Ten Commandments" pelikulan, George Taylor koronelarena "Planet of the Apes"-en eta Judah Ben-Hur "Ben-Hur"en, besteak beste, azken honek Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria emanez 1959an.

Bestela, gaztaroan politikoki demokrata liberal izatetik ideologia kontserbadorea edukitzera igaro zen azken urteetan.

Alzheimerren gaixotasunak jota zendu zen.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautu politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazakeriaren aurkako bere jarrera publikoki adierazi zuen 1960ko hamarkadan, Washington Hirian eskubide zibilen alde egindako manifestazio erraldoian parte hartuz 1963an, Martin Luther Kingen ondoan. Halaber, garai hartan Vietnamgo gerraren aurka azaldu zen.

Hala ere, 1980ko hamarkadan aldaketa nabarmena egin zuen eta ildo kontserbadoreagoari jarraitu zion, besteak beste Ronald Reagan, George H. W. Bush eta George W. Bush presidenteen alde eginez eta National Rifle Association erakundearen presidentea izan zen 1998tik 2003 arte.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Charlton Heston