Ingalaterrako Kopa
FA Cup (Football Association Challenge Cup) edo Ingalaterrako Kopa urtero Ingalaterran jokatu ohi den futbol lehiaketa da, honetan gaur egun 700 talde baino gehiago lehiatzen direlarik. Herrialde barne mailako munduko kopen artean prestigio handiena duenatzat jo ohi da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1871an lehenbiziko FA Cup lehiaketa ospatu zen. Munduko futbol lehiaketa zaharrena da.
1916tik 1919rarte Lehen Mundu Gerra dela eta jokatzeari bertan behera laga zitzaion. 1940 eta 1945 artean Bigarren Mundu Gerrak lehiaketa berriz ere etetea derrigortzen du.
[aldatu] Lehiaketa sistema
Lehiaketa sistema partida bakarreko kanporaketa zuzenean oinarritzen da, lehiaketa talde guztiek osatzen duten taula orokor batean antolatuta dagoelarik. Berdinketa kasuan, lehenengo partidan kanpoko taldea izan denaren futbol-zelaian partida gehigarri bat jokatu ohi da. Beste berdinketa bat jazo ezkero, bisitari gisa gol gehien sartu dituen taldea hurrengo txandara igaroko dela esan nahi du. Berdinketak jarraitu ezkero, penalty jaurtiketara jo ohi da. Ingalaterrako Kopako txapeldunak datorren urterako UEFA Europa League txapelketan jokatzeko postua bereganatzen du.
[aldatu] Egoitzak
Usadioz Ingalaterrako Koparen finala Londoneko Wembley zelaian jokatu ohi da. Halere zelai horren zaharberritzea dela eta, 2001tik aurrera Galesko Cardiff hiriburuan dagoen Millennium Stadium zelaian jokatu zen. 2008tik aurrera Wembley berriz ere finalaren egoitza bilakatu zen. Antzina beste zelai batzuetan ere jokatu zen: Kennington Oval (1872 eta 1874-92), Crystal Palace Park (1895-1914), Stamford Bridge (1920-22), eta 1873an Fulhamgo Lillie Bridge zelaian (London) el 1873. Finalerdiak futbol-zelai neutraletan jokatu ohi dira.
[aldatu] Babesleak
FA Cup lehiaketa 1994-95tik aurrera babestuta dago, halere bere izen ofiziala ez du aldatu. Lehiaketaren babesleak orain arte honako hauek izan dira:
- 1995-1998: Littlewoods
- 1999-2002: AXA
- 2003-2006: Carlsberg, McDonald's, Nationwide, Pepsi, Umbro
- 2006-2010: E.ON
[aldatu] Finalak
[aldatu] Txapeldunak
| Manchester United | 11 |
| Arsenal Football Club | 10 |
| Tottenham Hotspur | 8 |
| Aston Villa F.C. | 7 |
| Chelsea F.C. | 7 |
| Liverpool FC | 7 |
| Newcastle United FC | 6 |
| Blackburn Rovers FC | 6 |
- Beste batzuk:
- 5 Kopa: Everton FC, West Bromwich Albion eta Wanderers FC
- 4 Kopa: Bolton Wanderers, Manchester City, Sheffield United eta Wolverhampton Wanderers FC
- 3 Kopa: Sheffield Wednesday eta West Ham United FC
- 2 Kopa: Bury, Nottingham Forest FC, Old Etonians, Preston North End FC, Sunderland eta Portsmouth FC
- Kopa 1: Barnsley, Blackburn Olympic, Blackpool, Bradford City, Burnley, Cardiff City, Charlton Athletic FC, Clapham Rovers, Coventry City, Derby County, Huddersfield Town, Ipswich Town, Leeds United, Notts County, Old Carthusians, Oxford University, Royal Engineers, Southampton F.C. eta Wimbledon
[aldatu] Ikus gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- FACup edo Ingalaterrako Koparen webgunea (Ingelesez)