Wembley Stadium
| Wembley estadioaren kanpoaldea. | |
| Datuak | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Inaugurazioa | 2007ko martxoaren 24a |
| Mota | belarra |
| Edukiera | 90.000 ikusle ikusle |
| Neurriak | 105 x 70 metro |
| Jabea | Ingalaterrako futbol selekzio nazionala |
Wembley Stadium berria (euskaraz Wembley estadioa) izen berdineko antzinako Wembley Stadium estadioa kokatzen zen London hiriko leku berdinean dago. Antzinako Wembley estadioa Ingalaterra osoko estadiorik ospetsuena zen eta mundu mailan ere ezagunenen artean zegoen. Wembley berria Ingalaterrako futbol selekzio nazionalaren futbol zelaia da.
2002an Wembley zaharra erautsi ostean 2007an eraikitzez amaitu zen 90.000 ikusleentzako gaitasuna zuen super estadio berria ireki zen. Proiektuaren kostua 757 milioi libera esterlina ingurukoa izan zen (1097 milioi euro). Estadio hau diseinatu zuen arkitekto etxea Foster and Partners izan zen.
Estadioa metroz White Horse Bridge bidez Wembley Park eta Wembley Central kokalekuen loturik egongo da.
Wembley estadio berriaren eraikuntza 2012ko Londoneko Olinpiar Jokoen proiektuaren barnean dago, estadio honetan gizonezko nahiz emakumezko futbol lehiaketen partiduak eta finalak jokatuko dira.
Iruditegia [aldatu]
</gallery>
Ikus gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Wembley estadioaren webgune ofiziala (Ingelesez)