Intxurreko herri harresitua

Koordenatuak: 43°06′58″N 2°08′43″W / 43.1159872°N 2.14528735°W / 43.1159872; -2.14528735
Wikipedia, Entziklopedia askea
Intxurreko herri harresitua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGipuzkoa
Koordenatuak43°06′58″N 2°08′43″W / 43.1159872°N 2.14528735°W / 43.1159872; -2.14528735
Map
Altitudea743 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Azalera17 ha
Ondarea

Iruntxurreko (edo Iruntxurreko) herri harresitua, Bigarren Burdin Arokoa da. Gipuzkoan, gaur arte, Burdin Aroko horrelako beste hamar herri gotortu baino ez dira aurkitu (Buruntza, Basagain, Murugain, Munoaundi, Murumendi, Moru, Akutu, Belaku eta Santiagomendi), eta lurralde historikoan oppidum izaera izan bide zuen bakarra. Gipuzkoako Burdin Aroaren inguruko ikerketak hasi zirenean, modu sistematikoan indusi zen lehenengoa izan zen. Indusketari esker, ordura arte ia jorratu gabe zegoen arkeologia-eremu bat ikertzen hasi da. Bestalde, aro horretako arrastoak ondo kontserbatuta daudela egiaztatu da.

2000ko uztailaren 18an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruntxurreko gaztelu zaharra Albiztur eta Tolosa arteko mugan dago, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera doan eta Aldaba eta Salubita errekak banatzen dituen mendi-lerro baten goialdean, Oria ibaiko arroaren eskuineko isurialdean.

Map
Murumendi - Intxur - Basagain - Buruntza (Burni aroko herriak Orian)

Oria ibaiaren ibarrean Burdin Aroko lau herrixka topatu dira: Buruntza Andoainen, Basagain Anoetan, Intxur Tolosa-Albizturren eta Murumendi Beasainen. Lau herriak, begi kolpe batean, bata bestearekin lotuta daude[2].

Bere oina Intxur (Iruntxur) eta Aldaba gainek osatzen duten mendi-lerroaren goialdean, hego isurialdean. Bere garaiera 600 metrotatik 738 metrotara aldatzen da, hartzen dugun puntuaren arabera. Herrixkak, osotara, 17 ha inguru hartzen ditu[3], Gipuzkoan aurkitu den handiena.

Harresia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruntxur mendiko herri harresituaren kartela mendian bertan.

"Esparru/herrixka gotortu" honen ezaugarririk nabariena harresia da. Herrixka babes paraleloek (harresiak eta hobiak) babesten dute; ugariagoak direnak aztarnategiko bi gailurren inguruan, eta garapen handiagoa dutenak hego isurialdean. Ipar isurialdea ia ez dute egitura artifizialek aldezten, defentsa natural ona baitu, leku horretan lurraren malda handia baita. Azken finean, defentsa lerroak zirkulu erdiko eremu bat osatzen dute hego-mendebaldetik ekialdera.

Harresiko horma lodiak eraiki ziren, baina lodiera aldakorra da: bi metro eta erdi leku batzuetan eta hiru metro beste batzuetan. Bere egituran hargin-horma paralelo bi sumatzen dira, eta bien arteko tartea zenbait materialez beteta dago (harriez, lurrez...).

Etxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruan nolabait laukizuzen itxurako oina daukaten etxetxoen aztarnak daude. Hori guneko harri naturalean nabaritzen da, zimenduak egiteko harria moztean egindako aztarnetan[4]. Barruko eraikinetako paretak eraikitzeko adobea eta egurra erabili ziren eta lurrean partzialki ondoratua daude[5]. Zutabeak desagertu dira, baina horiek zeuden zuloak diraute. Eraikin bakoitzak bere sutondoa zeukan, suak gorritutako lurrak eta ikatz-hondakinek erakusten dutenez.

Hobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, harri naturalean beste zulo batzuk daude, mutur batean zirkulu-erdiko forma dutenak. Badirudi euria biltzeko erabiltzen zirela.

Datazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Material arkeologikoak ikusita, eta karbono-14 analisiaren emaitzak kontuan izanda, lekua, kulturaren aldetik, Bigarren Burdin Arokoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izendapena EHAAn
  2. «Burdin Aroa ikergai Anoetan - Anoeta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  3. (Gaztelaniaz) Pañalver, Xabier; San José, Sonia. (2011). Burdin Aroa Gipuzkoan. in: Arkeologia 0.3. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 978-84-79-07-668-9..
  4. «Intxurreko herrixka. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  5. (Gaztelaniaz) Xabier, Peñalver Ibarren. (1970). «El hábitat» El hábitat en la vertiente atléctica de Euskal herria en el bronce Final y la Edad del Hierrro. Bizkaiko Foru Aldundia, 262 or..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Intxurreko herrixka. Ondarea. Kultura ondarea. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Eusko jaurlaritza.