Iparraldeko Kontseilua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iparraldeko Kontseilua
Nordic Council
Egoitza Kopenhage (Danimarka)
Kideak 5 estatu
Idazkari Nagusia Halldór Ásgrímsson
Sorrera 1952
Location Nordic Council.svg
Erakundearen webgunea

Iparraldeko Kontseilua Europaren iparraldeko herrialdeen parlamentu eta gobernuak osatu duten kooperatiba bat da. II. Mundu Gerra ondoren eratu zen eta 1952an abian jarri zen. Helsinkiko akordioan, 1962, merkataritza, segurtasun sozial, herrialdeen arteko trantsitazio librea, ingurugiroa, kanpo-politika, zerbitzuak eta garraiobidetako kooperazioa adostu zuten. Iparraldeko Kontseilua bigarren tokian gelditu da Europar Batasunaren ondorioz, baina gaur egun ipar-kulturaren aldeko kontseilu bilakatu da.

2006ko urriaren 31ean Halldór Ásgrímsson idazkari bezala izendatua izan zen, gaur egungoa.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeak Autonomiak

(Parentesi hartean herrialde bakoitzeko ordezkariak)

Estonia, Letonia eta Lituania herrialdeak kontseilu honetan sartzeko desioa jakinarazi dute, baina kontseilua gaur egun hauzi horren inguruan eztabaidan ari dira. Faroeak ere, autonomia soil bat izateari utzi nahi dio eta bertako ordezkari tinkoak nahi ditu eta ez Danimarka estatuak aukeratuak.

Eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

87 ordezkarik osatzen dute. Danimarkak, Finlandiak, Norvegiak eta Suediak, bakoitzak 20 ordezkari dituzte eta Islandiak aldiz 7 (autonomiak barne).

Iparraldeko Kontseiluak Kopenhagen dauka batzar nagusia baina hainbat bulego ditu bazkide eta ez diren herrialdeetan. Bazkideak diren 5 herrialdeetatik 3 bakarrik diren NATOko herrialdeak, Iparraldeko Kontseilua neutrala da eta ez du operazio militarretan esku-hartzen.

Kontseiluko hizkuntza ofizialak daniera, norvegiera eta suediera dira. Baina lanak finlandieran, islandieran eta ingelesez ere aurkezten dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iparraldeko Kontseilua Aldatu lotura Wikidatan