Irurita
Wikipedia(e)tik
|
Irurita |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|
|||||
| Udalerria | Baztan | ||||
|
|
|||||
| Koordenatuak: | 43°7′52″N 1°32′49″W / 43.13111°N 1.54694°WKoordenatuak: 43°7′52″N 1°32′49″W / 43.13111°N 1.54694°W | ||||
| Biztanleria | 833 | ||||
Irurita Nafarroako iparraldean dagoen herria da, Baztango udalerrian kokatutakoa. Hiru auzo ditu Apote, Ordoki eta Iperburu. Herri ikusgarria da, eraikin multzo interesgarria duena. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren erabera, herriak 848 biztanle ditu[1].
Eduki-taula |
Demografia eta biztanleria [aldatu]
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 837 | 836 | 842 | 828 | 824 | 842 | 843 | 828 | 836 | 854 | 848 |
Eraikin garrantzitsuak [aldatu]
Sakontzeko, irakurri: :Kategoria:Iruritako eraikinak
Iruritako plaza nagusia eta Goienetxe Dukeen jauregia.
- Gaston Iriarte jauregia (XVIII. mendea), XVIII. mendeko ohiko dorretxe edo jauregia, egitura horizontala du eta bere aurrealdean bi dorre ditu, Erratzuko Iriarte jauregia eta Oieregiko Reparazea jauregiaren antzera. Bere aurrealdean Errokoko armarria eta familia honetako sonako itsasgizona izan zen Migel Gaston Iriarte Elizakoetxearen omenezko oroitarria daude, honek Espainiako Gudarostean teniente nagusiaren kargua izan zuen eta.
- Dorretxea dorrea edo Jauregizarre (XV. mendea), gaur egun zaharberritua dagoen Erdi Aroko dorretxea da.
- Goienetxe Dukeen jauregia edo Indakoetxea (XV. mendea). Goienetxetarren jauregia. Bere aurrealdean Goienetxe familiaren armarria du. Espainiako Errege Gudarosteen Teniente Nagusia eta Guaquiko kondea izan zen On Joxe Manuel Goienetxe eta Peruko Erregeordetzan Arequipako Apezpiku eta Limako Artzapezpiku izan zen Mosen Joxe Sebastian Goienetxeren omenezko 1817ko bi oroitarri ere baditu.
- Jauregia dorretxea. Harriz egindako oin laukizuzeneko dorretxea. 2001ean Iruritako Udalak erosi zuen.
- San Salbador eliza, 1734an eraikitako eraikin barrokoa.
Bestak eta ospakizunak [aldatu]
Iruritako bestak maiatzaren 25ean ospatzen dira, Salbatoreetan.
Iruritar ezagunak [aldatu]
- Juan Goienetxe Agerrebere (1741-1813), militar, politikari eta merkataria.
- Damaso Zabalza (1835-1894), piano-jotzailea.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Udal webgunean Irurita
|
|||||||