Italo Svevo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Italo Svevo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEttore Schmitz
JaiotzaTrieste1861eko abenduaren 19a
Herrialdea Italiako Erresuma
 Austria-Hungariako Inperioa
HeriotzaMotta di Livenza1928ko irailaren 13a (66 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: ibilgailuak harrapatzea
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, itzultzailea, enpresaburua eta eleberrigilea
Lantokia(k)Trieste
Enplegatzailea(k)Union-Bank (en) Itzuli
Izengoitia(k)Italo Svevo
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0841272 Allmovie: p315164
Discogs: 2665367 Edit the value on Wikidata

Italo Svevo —jaiotza-izena: Aron Hector Schmitz— (Trieste, Italia, 1861ko abenduaren 19a - Motta di Livenza, Italia, 1928ko irailaren 13a) italierazko idazlea izan zen. Svevo kultura handikoa zen; idazle errealisten, italiar, frantses eta aleman klasikoen, Schopenhauerren eta, batez ere, Freuden eragina izan zuen, eta bizi izan zen artean arrakastarik izan ez bazuen ere, haren ekarria garrantzi handikoa izan da XX. mendeko literaturan.

Biografia[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austriaren menpe zegoen Triesten jaio zen famili ugari batean. Aita Tristen bizitzen jarri zen aleman jatorriko judu bat zen eta ama italiarra. Etxean, baina, giroa Italiari oso atxikita zegoen.

Hala ere, Bavarian egin zituen ikasketak, eta alemana ikasi zuen. Vienako banketxe baten korrespontsal gisa hasi zen lanean eta hemeretzi urtez aritu zen bertan. "1880an argitaratu zuen bere lehen artikulua L´Indipendiente egunkarian eta beste hamar urtez parte hartu Trieste Italiara itzultzearen aldekoa zen egunkari horretan. (...) Ordurako ezaguna zen Svevok bizitzaren aurrean zuen ezkortasuna eta jarrera horrekin hasi zen bere lehen noblea idazten. (...) Bost urte luze eman zituen Una vita idazten eta 1893an argitaratu zuen kostua bere poltsikotik ordainduta. orduan erabili zuen esatrainekoz Italo Svevo ezizena."[2] 1898an argitaratu zuen bigarren eleberria, Senilità (Zaharreria). Bi eleberri horien arrakasta ezagatik etsita, literatura utzi zuen aldi batez.

Senilità lanaren lehenengo argitalpena

Bitartean, bankua utzi, eta aitaginarrebaren enpresan hasi zen lanean, zuzendari gisa, eta horrek Europa osoan zehar ibilitzeko aukera eman zion: Ingalaterra, Frantzia eta Alemanian bereziki. 1905ean Triesteko Berlitz School-en ingeles irakasle gazte bat ezagutu zuen: orduan 23 urte eta ezagunegia ez zen James Joyce. Bien arteko harremana berehala bihurtu zen estua eta elkarren lanak irakurtzen zituzten.

1914ko gerrak egoera berezia sortu zuen Svevotarren etxean. Svevo, nazionalitate austriarra zuenez, fabrikaren arduradun geratu zen. Baina aurki agintari austriarrek fabrika itxi zieten[1]. Garai hortan itzuliko zuen Freuden L'interpretazione dei sogni eta bere teorietan interesa hartu. 1923an La coscienza di Zeno (Zenoren kontzientzia) maisulana idatzi zuen, hasieran Joycek famatu eta gero kritikari askok goraipatu zuten eleberria, psikoanalisiaren teoria literaturara aldatzen zuena.[3] Oraingoan ere oihartzunik ez. Prozesuan lagun izan zuen Joyceri bidali zion eta honek bere lagun kritikoei bidaltzeko gomendioa egin zion. Horren ondorioz arrakasta handia izango du kritiko frantsesen artean eta haien bidez hasiko dira Italian "Svevo kasuaz" hitz egiten.[2]

Auto-istripu batean hil zen. Hil ondoren argitaratutakoak dira honako liburuak: La Novella del buon vecchio e della bella fanciulla (1929, Agure onaren eta neskatxa ederraren ipuina), Corto viaggio sentimentale e altri racconti inediti (1949, Bidaia sentimental laburra eta argitara gabeko beste kontakizun batzuk), Saggi e Pagine Sparse (1954, Saiakerak eta orrialde solteak), Commedie (1960, Komediak), Diario per la fidanzata (1962, Emaztegaiarentzako egunkaria)[3].

Lanak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaia sentimental laburra (Svevo)
Fitxategi:0
Maite Lopetegi itzultzailea Italo Svevoren "Bidaia sentimental laburra" liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data1998
ISBN978-84-8325-100-3
ItzultzaileaMaite Lopetegi
BildumaLiteratura unibertsala

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Una vita, 1893, Trieste, Vram.
  • Senilitá, 1898, Trieste, Vram.
  • La coscienza di Zeno, 1923, Bologna, Cappelli.

Ipuinak eta beste[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La novela del buon vecchio e della bella fanciulla ed altri scritti, 1929, Milano, Morreale.
  • Corto viaggio sentimentale e altri racconti inediti, 1949, Milano, Mondadori.
  • Saggi e pagine sparse, 1954, Milano, Mondadori.
  • Diario per la fidanzata, 1962, Trieste, Edizioni dello Zibaldone.

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Commedie, 1960, Milano, Mondadori.

Euskaratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Italieraz) Svevo, Italo. (1991). I Racconti. Fratelli Melita Editori, 17-19 or. ISBN 9788840368320..
  2. a b Svevo, Italo. (1998). «Hitzaurrea» Bidaia sentimental laburra. Ibaizabal, 12 or. ISBN 9788483251003..
  3. a b Euskarari ekarriak. (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
  4. «NdN Euskal itzulpengintzaren datu basea | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Italo Svevo Aldatu lotura Wikidatan