Itsaspeko mendi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Munduko itsaspeko mendi handienen kokapena

Itsaspeko mendia, ozeanoaren hondotik altxatzen den baina itsasoaren mailatik gora egiten ez duen mendi bat da. Itzalitako sumendiz osatuta daude, modu malkartsuan altxatzen direnak, eta, ohi, itsas ohantzean daude, 1000 eta 4000 metro bitarteko sakoneran. Ozeanografoek, itsaspeko mendiak, erliebe ozeanikotik gutxienez 1000 metro altxatzen diren ezaugarri independente bezala definitzen dituzte. Euren tontorrak, sarri, lurrazaletik ehundaka eta milaka metro beherago daude, eta, beraz, itsaso sakonean aurkitzen direla uste da. Uste denez, 30.000 itsaspeko mendi daude Lurreko itsasoetan, horietatik, oraindik gutxi batzuk baino aztertu ez direlarik. Hauetako gehienak, talde txikietan biltzen dira, urperatutako uhartediak bezala.

Baliabide naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaspeko mendiek, oso sakonak ez diren eta itsas bizitzarako egokiagoak diren tokietan altxatzeko joera dute, itsas ohantzearen toki sakonagoetan aurkitzen ez diren habitatak eskainiz itsasoko espezieentzako. Itsaspeko mendiak, elkarren artean isolatuak daudenez, "itsaspeko uharteak" eratzen dituzte, gune biogeografiko berezi bat sortuz. Arroka bolkanikoz eratuta daudenez, substratua, mendia inguratzen duen sedimentuzko ohantzea baino astunagoa da, erliebe ozeanikoan dagoenarekiko fauna ezberdin baten existentzia eragiten duena, eta, honek, ondorio bezala, endemismo maila altu bat dakar. Gainera, itsaspeko mendiak, baleak bezalako animalia migratzaileentzako ezinbesteko geldialdi tokia dira, hemen, elikatu eta harrapariengandik ezkuta baitaitezke.

Beste alde batetik, itsaspeko mendiek inkrustazio metalanitzak dituzte, eta batzuk, kobaltoa eta platinoa bezalako mineraletan aberatsak dira, baliabide hauen giza esplotazioa oso urria den arren.

Munduko multzorik handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaspeko mendi garrantzitsuenak, euren tamaina eta ugaltzearen arabera, Ozeano Barean daude, nagusiki Hawaiiko kostaldean, Alaskako golkoan, Peru-Txileko fosan eta Koral itsasoan. Beste ozeano batzuetan, itsaspeko mendi multzoak daude Eskoziako kostaldean, Brasilgo erdialdeko kostaldean, Azoreetan, Kanarietan eta Ozeano Atlantikoaren hegoaldean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsaspeko mendi Aldatu lotura Wikidatan