Jacques Maritain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jacques Maritain (Paris, Frantzia, 1882 - Tolosa Okzitania, Frantzia, 1973) filosofo katolikoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia-ikasketak bukatu ondoren, katoliko egin zen. Bergsonen filosofiaren eta materialismo ororen aurkari sutsua izan zen; Tomas Akinokoaren filosofiaren interpretazio berri bat eskaini zuen, humanismo kristau berri baten ildotik. 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Hego Euskal Herriko katoliko abertzaleen jokabidearen aldeko izan zen Frantzian, kristau integristen aurka, eta harreman estuak izan zituen gerraondoan erbestean ziren euskal herritar buruzagi batzuekin, Agirre lehendakariarekin, besteak beste. Filosofia, politika, estetika eta egunoroko arazoei buruz idatzi zuen.

Obra nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • De la philosophie chrétienne (1933, Kristau filosofiaz)
  • Humanisme intégral (1936, Humanismo bete-betea)
  • Principes d´une politique humaine (1944, Giza politika baterako oinarriak)
  • Intuition créatrice en art et en poésie (1962, Sorkuntzarako sena artean eta poesian).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]