Henri Bergson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henri Bergson

Henri Bergson Frantses filosofoa (Paris, 1859 - 1941).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poloniako judua zuen aita, eta ama Irlandakoa. Londresen bizi izan zen bederatzi urte bete arte, eta gero Parisen kokatu zen. Hainbat institututan irakatsi ondoren, Collège de France delakoan filosofiako katedradun egon zen (1904-1914). Filosofia-lan ugari utzi du, horien artean: Essai sur les données immédiates de la conscience (1889), doktoretza-tesia; Matière et Mémoire (1896); Le Rire (1900); L´Évolution créatrice (1907); L´Énergie Spirituelle (1919); Durée et Simultanéité (1922); Les Deux Sources de la morale et de la réligion (1932); La Pensée et le Mouvant (1934). Intelektualismo formalistaren kontrakoa zen; Kant eta neokantismoa ez zituen onartzen. Positibismo zientifiko eta materialista ukatuz, Bergsonen filosofia espiritualista eta bitalistak kontzientziaren datuak hartzen ditu oinarritzat. Intuizioak iraute hutsarekin jartzen gaitu ados (eta ez bizitza praktikoa egituratzen den denbora eta espazio kuantitatiboarekin), eta bizitzaren eta izpirituaren mugimendu libre eta sortzailearekin batzen gaitu. Esperientziaren fenomenologia, kontzientziaren psikologia, filosofia horrek pentsatzeko eta hautemateko ohiko molde batzuk alde batera utz ditzan eskatzen dio adimenari. Bergsonen filosofiak arrakasta lortu zuen Bigarren Mundu Gerra aurretik, eta idazle eta filosofo anitzek izan zuten haren eragina, Charles Péguyk eta Marcel Proustek, adibidez. Académie Françaiseko kidea izan zen. 1927an Literaturako Nobel Saria eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Bergson Aldatu lotura Wikidatan