Jules Favre
Wikipedia(e)tik
Jules Favre frantses politikaria izan zen (Lyon, 1809 - Versailles, 1880). Lege Biltzarreko kidea eta Inperio frantsesaren etsai izan zen. Sedango porrotaren ondoren (1870), enperadorea kentzeko proposamena egin zuen. Errepublikako Atzerri ministro zela, alemaniarren kontrako erresistentzia antolatzeko agindu zuen. Prusiarrek Paris setiatu eta bonbardatu zutenean, errenditu egin behar izan zuen (1871ko urtarrilaren 28ko ituna). Handik aurrera ere atzerri ministro izan zen, eta Frankfurteko Bakea negoziatu ondoren (1871ko maiatza), erretiratu egin zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.