James Abbott McNeill Whistler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Abbott McNeill Whistler
Mother of pearl and silver: The Andalusian (1888–1900), Washingtonen

James Abbott McNeill Whistler Estatu Batuetako pintorea eta grabatzaileaizan zen (Lowell, Massachusetts, 1834 - Londres, 1903). West Pointeko Akademia Militarrean sartu zen, baina berehala irten eta pinturari ekin zion. 1855ean Parisera joan eta pinturako ikasketak hasi zituen. Gustave Courbeten eta beste frantses pintoreen eragina jaso zuen. Gaien konposizioak arduratzen zuen, tonuen egokierak eta dotoretasunak. 1879-1880 urteetan Venezian bizi izan zen, eta han akuarela, pastela eta grabatua landu zituen. Londresera itzuli zenean erretratuak egiteari ekin zion buru-belarri. Inpresionismotik gertu ibili zen, eta arte abstraktuaren aitzindaria izan zen. Obra nagusiak: Mother of pearl and silver: The Andalusian (1888–1900); Soineko zuriko anderea; Seymur Haden andrea pianoa jotzen; Portzelanazko herriko printzesa; eta Sinfonia zenbaki zuritan. Harena da The Gentle Art of making Enemies (1890, Etsaiak egiteko arte ederra) saiakera-lana.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak