Jan Neruda
Jan Nerudaren irudia. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jan Neruda | |
| Jaio | 1834ko uztailaren 9a | |
| Mala Strana, Praga (Txekia) | ||
| Hil | 1891ko abuztuaren 11a | |
| Praga (Txekia) | ||
Jan Neruda (1834ko uztailaren 9a, Praga-1891ko abuztuaren 11a, Praga txekiar kazetari, idazlea eta olerkaria izan zen. Praga hiriko Mala Strana auzoan jaio zen. Txekiar Errealismoko ordezkari nagusienetakoa izan zen, Maiatzako eskola mugimenduko kide ere izan zelarik.
Familia behartsu batean jaioa zen; unibertsitateko ikasketak egin zituen eta maisu gisa lan egin zuen. 1862an Narodni listy-n, Pragan garai hartan zegoen egunkaririk garrantzitsuenean, hasi zen lanean, antzerki eta literatura kritikak idazten. Bere olerki liburuetan barrukotasun lirikoa eta abertzaletasun sutsua adierazi zituen; ipuin liburuetan langileen bizimodua deskribatu zuen eta gogor kritikatu zuen burgesia. Idazlan nagusiak: olerkiak: Knihy versu (1868, Olerki liburuak), Pisne kosmicke (1878, Kantu kosmikoak), Balady i romance (1883, Baladak eta erromantzeak), Zpevy patecni (1896, Ostiral santuko kantuak). Ipuinak: Trhani (1868, Burdinbideetako langileak), Povidky Malostranske (1878, Mala Stranako ipuinak), txekiar literaturako maisulanetako bat.
Bere abizenak 1971ko Literaturako Nobel Saria irabazi zuen Ricardo Neftalí Reyes Basoalto txiletar idazleak Pablo Neruda ezizena erabiltzea iradokitu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.