Jared Diamond

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jared Diamond.

Jared Mason Diamond (Boston, 1937ko irailaren 10) AEBetako biologoa, fisologoa eta biogeografoa da. UCLA unibertsitatean geografia eta fisiologia irakasle lan egiten du. Antropologia, biologia, ekologia, hizkuntzalaritza, genetika eta historia batzen dituen liburu frankoren egilea izanda ere, Pulitzer saria irabazi zuen Guns, Germs and Steel (Su-armak, germenak eta altzairua) liburuarengatik da ezaguna mundu osoan.

Izan ere, liburu horretan Diamond saiatu zen azaltzen zergatik Eurasiako zibilizazioek, oro har, beste kontinenteetakoak gainditu eta konkistatu dituzten. Nagusitasun hori Eurasiarren geneetan edo moralean ez datzala aldarrikatuta, Diamonden argudioa da zibilizazioen arteko aldeak kontinenteetako ingurumen ezberdinak zirela medio sortu zirela. Alde horiek Eurasian beste inon baino lehenago armen, germenen eta altzairuaren garapena -besteak menderatu ahal izateko hirukotea- ekarri zuten.

Bere hurrengo liburuan, Collapse: How Societies Choose to Fail or Succeed (2005), Diamond saiatu zen azaltzan zergatik hainbat gizartek porrot egin zuten eta zergatik beste batzuek ez. Egungo gizarteek aurrekoen akatsetatik ikasi dezaketelakoan, azalpen etnikoak arbuiatu zituen, ingurmenari garrantzia emateko, Guns, germs and steel liburuan egin zuen bezala. Groenlandia, maiak, anasazi edo Bazkoko Irla dira haren hizpideetako batzuk. Egotzitako ingurumen-determinismotik aldentzearren, Haiti eta Dominikar Errepublika alderatu zituen, zeren, irla berean egonda (eta hortaz ingurumen bertsua edukita), historia, kultura eta lider desberdinak direla kausa oso egoera desberdinetan baitaude.

Liburuak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Su-armak, germenak, eta altzairua, Klasikoak, 2010.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jared Diamond Aldatu lotura Wikidatan