Jason and the Argonauts (1963ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jason and the Argonauts (euskaraz Jason eta Argonautak) 1963ko Don Chaffey ingeles zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Apolonio Rodaskoaren Argonautika eta Greziar mitologiako Jason heroia eta Argonautetan oinarritua dago. Todd Armstrong, Nancy Kovack, Honor Blackman eta Gary Raymond aktoreek antzeztu zuten.

Efektu bereziak Ray Harryhausen ospetsuak burutu zituen, zalantzarik gabe, filmaren ikur eta unerik ospetsuena, bai eta efektu berezien historiako eszena ospetsuenetakoa ere, eskeletoen borroka eszena da. Soinu banda Bernard Herrmann musikagileak konposatu zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jasonek (Todd Armstrong) Tesaliako tronua lagako duela iragarri du. Baina Peliasek (Douglas Wilmer) Koltxisera bidai dezala esan eta Jasonek kasu egingo dio, Argonautekin egun askoz nabigatu eta Greziara iritsiko direlarik. Baina bidaian zehar brontzezko erraldoiei eta hainbat mustruoei aurre egin beharko diete, nahiz eta jainkoen erregina den Hera (Honor Blackman) jainkosaren babespean egon.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jason and the Argonauts (1963ko filma)