Jerzy Skolimowski
Jerzy Skolimowski (Lodz, Polonia, 1938 -) poloniar zinema-zuzendaria da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Oso haurtzaro lazgarria izan zuen, Bigarren Mundu Gerrako gorabeherak zirela-eta. Gerra ondoren egin zituen lehen ikasketak, eta hogeita bat urte bete zituenerako, argitaratuta zituen bi olerki-bilduma eta antzerki-lan bat. Andrzej Wajda zinemagilearen eraginez Lodzeko zinemagintza-eskolan sartu zen, eta Berezitasunak: bat ere ez filma osatu zuen, eta zuzendari izatera iritsi zen aldez aurretik zuzendari-laguntzaile izateko araua bete gabe. Ordurako gidoigile ona zela erakutsia zuen, Roman Polanskirekin batera idatzitako Labana uretan filmeko gidoiarekin.
Skolimowskiren lehenengo filmetan nouvelle vagueren eragina nabarmentzen da, batez ere plano luzeen erabileran. 1967an Eskuak gora! filma egin zuen, baina zentsurarekin izandako gorabeheren ondorioz, erbestera alde egitea erabaki zuen. Londresen finkatu zen, baina hainbat lekutan lan egin zuen: Alemania, Frantzia, Italia, Estatu Batuak, Ingalaterra. Horrela, eta berak hala nahi ez zuen arren, zuzendari kosmopolitaren ospea irabazi zuen, eta trebetasunez egokitu zituen ingeles, alemaniar zein errusiar literaturako klasikoak, adibidez Robert Graves (Oihua) eta Ivan Turgeniev (Uholde eurien urtea) egileen lanekin egin zuenez.
Oso egile oparoa da, eta ez du beti arrakasta bera izan, baina bere zenbait film zinemagintzako klasiko bihurtu dira, adibidez Ezkutuko lana. Oro har sailkatzen zaila da, eta berdin landu ditu komedia, drama, film historikoa, suspensekoa edo gizarte-salaketa. Los Angelesen bizi izan zen 20 urtez, eta bertan margolari gisa aritu zen. Gerora, Poloniara itzuli zen, eta 2008. urtean, 17 urteren ondoren, film bat egin zuen: Cztery noce z Anną.
[aldatu] Filmografia
[aldatu] Zuzendari gisa
- Erotique (Erotyk) (1960)
- Little Hamlet (Hamles) (1960)
- The Menacing Eye (Oko wykol) (1960)
- Boxing (Boks) (1961)
- Your Money or Your Life (Pieniadze albo zycie) (1961)
- The Nude (1962)
- Identification Marks: None (Rysopis) (1964)
- Walkover (Walkower) (1965)
- Barrier (Bariera) (1966)
- Le départ (1967)
- Arriba las manos (1967)
- Deep End (1970)
- The Adventures of Gerard (1970)
- King, Queen, Knave (1972)
- The Shout (1978)
- Trabajo Clandestino (Moolighting) (1982)
- Dialóg 20-40-60 (1968)
- El éxito es la mejor venganza(1984)
- The Lightship (1985)
- Torrents of Spring (1989)
- Ferdydurke (30 Door Key) (1991)
- Four Nights with Anna (Cztery noce z Anną) (2008)
- America (2008)
- Essential Killing (2010)
[aldatu] Aktore gisa
- Niewinni czarodzieje (1960)
- Boks (1961)
- Rysopis (1964)
- Walkower (1965)
- Sposob bycia (1966)
- Deep End (1970)
- Rece do góry (1981)
- Die Fälschung (1981)
- Noches Blancas(1985)
- Big Shots (1987)
- Torrents of Spring (1989)
- Mars Attacks! (1996)
- L.A. Without a Map (1998)
- Before Night Falls (2000)
- Eastern Promises (2007)
[aldatu] Sariak
- 1967 : Urrezko Hartza Berlingo Nazioarteko Zinemaldian Le Départ filmagatik
- 1978 : Epaimahaiaren saria Canneseko Zinemaldian Le Cri du sorcier filmagatik
- 1982 : Argazkilari onenaren saria Canneseko Zinemaldian Travail au noir filmagatik
- 1985 : Epaimahaiaren saria Veneziako Mostran Le Bateau phare filmagatik
- 2010 : Epaimahaiaren saria Veneziako Mostran Essential Killing filmagatik
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.