Jharkhand

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jharkhand
झारखंड (hi)

Herrialdea IndiaIndia
Barrutiak 24
Hiriburua Ranchi
Koordenatuak 23°35′0″N 85°33′0″E / 23.58333°N 85.55000°E / 23.58333; 85.55000Koordenatuak: 23°35′0″N 85°33′0″E / 23.58333°N 85.55000°E / 23.58333; 85.55000
Hiri handiena Jamshedpur
Eremua 74.677 km²
Biztanleria 26.909.428[1] (2001)
Hizkuntzak Hindi, Santali
Dentsitatea 360,34 bizt / km²
Jharkhand in India (disputed hatched).svg
Gobernadorea Syed Sibtey Razi (Indiako Kongresu Nazionala)
Lehenengo Ministroa Izendatzeke
ISO 3166-2 IN-JH
www.jharkhand.gov.in

Jharkhand (hindiz: झारखंड dʒʰaːɽkʰəɳɖ) Indiako ekialdeko estatua da, Bihar estatutik 2000ko azaroaren 15ean banatuta.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jharkhandek iparraldean Bihar, mendebaldean Uttar Pradesh eta Chhattisgarh, hegoaldean Orissa eta ekialdean Mendebaldeko Bengala ditu mugakideak bere 74.677 km² azaleran.

Hiriburu Ranchi industrialguena du. Beste hiri nagusi batzuk Jamshedpur, Dhanbad, Bokaro, Sindri, Deoghar eta Hazaribagh dira.

Estatu gehiena Chota Nagpur ordokian kokatuta dago, Koel, Damodar, Brahmani, Kharkai eta Subarnarekha ibaien iturria dena. Estatuaren zati handi bat basoz beteta dago.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jharkand naxalita mugimenduak eragin handia duen hamahiru estatuko bat da[2].

Jharkhandgo Lehen Ministroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Alderdia Noiztik Noizera
Babulal Marandi BJP 2000ko azaroaren 20 2003ko martxoaren 18
Arjun Munda BJP 2003ko martxoaren 18 2005eko martxoaren 2
Sibu Soren JMM 2005eko martxoaren 2 2005eko martxoaren 12
Arjun Munda BJP 2005eko martxoaren 12 2006ko irailaren 18
Madhu Koda Independentea 2006ko irailaren 18 2008ko abuztuaren 26
Sibu Soren JMM 2008ko abuztuaren 27 2009ko urtarrilaren 13

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran estatua hegoaldeko Biharko 18 barrutiek sortu bazuten ere, gero beste 6 gehitu ziren: Latehar, Saraikela Kharsawan, Jamtara, Sahebgunj, Khunti eta Ramgarh hain zuzen ere.

Hori zela eta orain Jharkhandek 24 barruti ditu:

  • Ranchi
  • Lohardaga
  • Gumla
  • Simdega
  • Palamu
  • Latehar
  • Garhwa
  • Mendebaldeko Singhbhum
  • Seraikela Kharsawan
  • Ekialdeko Singhbhum
  • Dumka
  • Jamtara
  • Sahebganj
  • Pakur
  • Godda
  • Hazaribagh
  • Chatra
  • Koderma
  • Giridih
  • Dhanbad
  • Bokaro
  • Deoghar
  • Khunti
  • Ramgarh

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jharkhand Aldatu lotura Wikidatan