Jammu eta Kaxmir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jammu eta Kaxmir
जम्मू और कश्मीर (dg); جموں و کشمیر (ur)

Himachal Pradeshko bandera
Bandera
Herrialdea IndiaIndia
Barrutiak 22
Hiriburua Jammu (neguan)
Srinagar (udan)
Koordenatuak 33°45′0″N 76°24′0″E / 33.75000°N 76.40000°E / 33.75000; 76.40000Koordenatuak: 33°45′0″N 76°24′0″E / 33.75000°N 76.40000°E / 33.75000; 76.40000
Hiri handiena Srinagar
Eremua 222236 km²
Biztanleria 10069917 (2001)
Hizkuntzak Urdu,dogri, kaxmirera
Dentsitatea 45,31 bizt / km²
Jammu and Kashmir in India (de-facto) (disputed hatched).svg
Gobernadorea Narinder Nath Vohra (Indiako Kongresu Nazionala)
Lehenengo Ministroa Omar Abdullah
ISO 3166-2 IN-JK
www.jammukashmir.nic.in

Jammu eta Kaxmir[1] (dogriz: जम्मू और कश्मीर; urduz: جموں و کشمیر) iparraldean dagoen Indiako estatua da. Hiriburua, neguan Jammu da eta udan, Srinagar. Mendebaldean Pakistanekin muga egiten du eta iparraldean Txinarekin. 2004an 10 milioiko biztanleria zuen. Estatu indiar honetako hizkuntza ofizialak urdua, dogria eta kaxmirera dira.

Estatua hiru eskualdetan banatzen da: Jammu, Kaxmirreko ibarra eta Ladakh. Garrantzitsuenak lehenengo biak izanik. Kaxmirreko ibarra Kaxmir izeneko erregio historikoaren zati da. Kaxmirreko erregioak gaur egun (2007), eraso terroristak jasaten ditu India eta Pakistanen artean disputatzen dutelako.

Hizkuntzak eta erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza asko erabiltzen dira: kaxmirera, dogria, gojria, urdua, baltia, dardiroa, paharra eta ladakha. Erlijioan islama da nagusi; dena den, erilijio askotako kideak daude, eta bertako politika istiluen muinean dago erlijio arazoa. Musulmanaren ondoren, hinduismoa da garantzitsuena, sikh erlijioa atzetik, budismoa gero, eta azkenik, kristautasuna.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

View of Jammu city and the Tawi River.jpg

Menditsua da oso. Iparraldean Karakorum mendiak daude eta hauen parean, hegoaldera, Ladakh mendiak eta Zaska mendiak. K-2 mendia dago Pakistanena den zatiaren eta Txinarena denaren artean. Erliebe menditsua dela eta, ez da lurra lantzeko toki egokia baina haranak oso emankorrak direnez, laboreak eta fruituak landatzen dituzte haietan. Dena dela, turismoa da ekonomiaren oinarria, eta zeta horren atzetik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1846. urtean, Rajput printzearen garaian eman zion burujabetasuna Britainia Handiak Jammuri. Hark Ladakh hartu eta Jammu eta Kaxmir estatua sortu zuen. 1949an Pakistanen eta Indiaren arteko gatazkan, Jammuko Mirgur eta Punch Jagir distrituak Pakistango administrazioaren esku geratzea onartu zuen NBEk. Orduan ezarritako mugak mantendu egin ziren 1971. urtea arte baina Indiaren eta Pakistanen artean piztutako gerraz geroztik, Poonch, Tithwal eta Kargil lurraldeak Indiaren esku geratu ziren eta Pakistanek Chamb hartu zuen. Jammu eta Kaxmirreko estatua da Txinaren esku geratu den Indiako estatu bakarra. Bestalde, estatu hori da Indian bere konstituzio berezia duen bakarra.

1988az geroztik mugimendu separatistek indar handia hartu zuten. Horren ondorioz, Indiak soldadu gehiago bidali zituen bere lurraldera (Indiaren mende hegoaldea dago, ipar-mendebaldea Afganistanen esku, ipar eta ekialdea Txinarenean eta mendebaldea Pakistanen mende). Horrek tirabira handiak eragin zituen, eta 1990eko hasieran batez ere, liskar bortitzak izan ziren independentziaren aldeko manifestarien eta indiar soldaduen artean. 1997ko maiatzean Malen (Maldivetako hiriburua) bildu ziren Indiako Lehen Ministroa, Inder Kumar Gujral, eta Pakistangoa, Nawaz Sharif. Bien arteko gatazka konpontzeko negoziazio bide berriak urratzea zuten helburua. Hartutako erabaki bakarrak hauek izan ziren: bi buruzagien artean etengabeko komunikazioari eustea, preso zibilak kartzeletatik ateratzea, eta eztabaidetarako sektore batzordeak sortzea. Goi mailako akordiorik lortu ez bazen ere, etorkizunean harreman gehiago izateko bideak zabalik geratu ziren.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jammu eta Kaxmir Aldatu lotura Wikidatan