Orissa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Orissa
ଓଡ଼ିଶା (or)

Herrialdea IndiaIndia
Barrutiak 30
Hiriburua Bhubaneswar
Koordenatuak 20°15′0″N 85°50′0″E / 20.25000°N 85.83333°E / 20.25000; 85.83333Koordenatuak: 20°15′0″N 85°50′0″E / 20.25000°N 85.83333°E / 20.25000; 85.83333
Hiri handiena Bhubaneswar
Eremua 155.820 km²
Biztanleria 36.706.920[1] (2001)
Hizkuntzak Oriya
Ingeles
Dentsitatea 236 bizt / km²
Orissa in India (disputed hatched).svg
Gobernadorea Murlidhar Chandrakant Bhandare (Indiako Kongresu Nazionala)
Lehenengo Ministroa Naveen Patnaik
ISO 3166-2 IN-OR
www.orissa.gov.in

Orissa Indiako ekialdeko estatua da, Bengalako golkoan kokatutakoa, Dekkan penintsulako ipar-ekialdean. Hiriburua Bhubaneswar da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi-ordokiek eta mendiek hartzen dute estatuko lurralderik gehiena. Mahanadi, Brahmani eta Baitarani ibaiak lurrak ureztatzeko erabiltzen dira eta, oro har, mendebaletik ekialderako norabidea dute. Klima tropikala da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalinga dinastiarekin erresuma aberatsa zen Budaren garaian. K.a. III. mendean Asoka enperadorea hartaz jabetu zen denbora batez, baina burujabetasuna berreskuraturik, itsas herri ahaltsua izan zen kristautasunaren lehen mendeetan. Ganga dinastiarekin urrezko aroa iritsi zuen (1078-1264). 1592an mongolek beretu zuten, eta 1803an ingelesek konkistatu zuten. 1949an egin zen Indiako Batasuneko estatu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren % 90 inguru herrixketan bizi da, eta nekazaritza dute jarduera nagusia: arroza, landare oliodunak, azukre kanabera, jutea, kokoa, etab.; azienda (bufaloak, behiak, ardiak, ahuntzak). Barnealdeko basoetan zenbait tribu primitibo bizi dira oraino, ehiza, bilketa eta nekazaritza ibiltaria egiten dutenak.

Konark hiriko eguzkiaren tenplua.

Meatze baliabide garrantzitsuak: burdina, kromita (Indiako lehen ekoizlea), manganesoa, grafitoa, bauxita, etab. Industria nagusiki baliabide horien ingurukoa da. Arrantza ere garrantzitsua da.

Artea eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako kulturan garrantzi handia izan dute Orissako santutegi ospetsuek, Bhubaneswarrekoak bereziki (VIII-IX. mendeak). Bestalde, orissi deiturikoa Indiako bost dantza mota klasikoetako bat da. Leinu asko daude eta erabiltzen diren hizkuntzak munda, dravidikoa eta oriya dira.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orissak 30 barrutitan banatuta dago. Hona hemen:

  1. Angul
  2. Boudh
  3. Bhadrak
  4. Balangir
  5. Bargarh
  6. Baleswar
  7. Cuttack
  8. Debagarh
  9. Dhenkanal
  10. Ganjam
  11. Gajapati
  12. Jharsuguda
  13. Jajapur
  14. Jagatsinghpur
  15. Khordha
  16. Kendujhar
  17. Kalahandi
  18. Kandhama
  19. Koraput
  20. Kendrapara
  21. Malkangiri
  22. Mayurbhanj
  23. Nabarangpur
  24. Nuapada
  25. Nayagarh
  26. Puri
  27. Rayagada
  28. Sambalpur
  29. Subarnapur
  30. Sundargarh

Hiriburua eta hiri handiena Bhubaneswar da. Beste hiri nagusiak Cuttack, Sambalpur,Berhampur,Balasore, Puri eta Rourkela dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orissa Aldatu lotura Wikidatan