Himachal Pradesh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Himachal Pradesh
ਹਿਮਾਚਲ ਪ੍ਰਦੇਸ਼ (pj), हिमाचल प्रदेश (hi)

Himachal Pradeshko bandera
Bandera
Herrialdea IndiaIndia
Barrutiak 12
Hiriburua Shimla
Koordenatuak 31°07′0″N 77°10′0″E / 31.11667°N 77.16667°E / 31.11667; 77.16667Koordenatuak: 31°07′0″N 77°10′0″E / 31.11667°N 77.16667°E / 31.11667; 77.16667
Hiri handiena Shimla
Eremua 56.019 km²
Biztanleria 6.077.248 (2001)
Hizkuntzak Hindi,Mandiali, Kangru, Dogri eta abar
Dentsitatea 109 bizt / km²
Himachal Pradesh in India (disputed hatched).svg
Gobernadorea Prabha Rau (Indiako Kongresu Nazionala)
Lehenengo Ministroa Prem Kumar Dhumal
ISO 3166-2 IN-HP
www.himachal.nic.in

Himachal Pradesh (punjaberaz ਹਿਮਾਚਲ ਪ੍ਰਦੇਸ਼, hindiz हिमाचल प्रदेश) India ipar-mendebaldeko estatu bat da. Iparraldean, Tibetekin, iparraldean eta ipar-mendebaldean Jammu eta Kaxmirrekin, Panjabekin hego-mendebaldean, Haryana eta Uttar Pradeshekin hegoaldean eta Uttaranchalekin hego-ekialdean egiten du muga.

Bere hedadura, 55.658 kilometro karratukoa da, eta, 2001eko erroldaren arabera, bere biztanleria 6.077.248 biztanlekoa da. Bere hiriburua, Shimla da. Estatuko beste hiri garrantzitsu batzuk Dharamsala, Kangra, Mandi, Kullu, Chamba, Dalhousie eta Manali dira.

Estatuan hitz egiten diren hizkuntza nagusiak kangri, pahari, punjabiera, hindi eta mandialia dira. Hinduismoa, budismoa eta sikhismoa dira erlijio nagusiak. Dharamsala, estatuko mendebaldeko zatian, Dalai Lama gaur egun bizi den tokia da, baita tibetar iheslari ugari ere.

Bertan dauden haranak, Lahaul, Spiti, Pangi eta Pin dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khajjiar udan.

Estatuaren zati handi bat, erliebe menditsukoa da, Himalaia mendilerroa iparraldean eta ekialdean duelarik.

Ghaggar ibaia estatu honetan sortzen da. Himachal Pradesheko ibai nagusiak, Sutlej eta Beas dira.

Historia modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

India 1947an independizatu ondoren, hogeita hamar printzerri batu ziren Himachal Pradeshen, 1948ko apirilak 15ean, estatu bezala, 1950eko urtarrilak 26an onartua izan zena.

1954ko uztailak 1ean Bilaspur batu zitzaion, eta 1956ko azaroak 1ean Batasuneko Lurralde bihurtu zen. 1966ko azaroak 1ean, Panyabeko lurraldeak batu ziren. 1970eko abenduak 118an, hiriburua Shimlan zuen estatu bihurtzen zuen legea onartu zen, indarrean, 1971ko urtarrilak 25ean sartu zen legea.

Estatuko biltzar legegilean, nagusi izan dira alderdi tradizionalak. 2003ko hauteskundeetan, Kongresuko Alderdiak irabazi zuen.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Himachal Pradesh Aldatu lotura Wikidatan