João Guimarães Rosa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
João Guimarães Rosa

João Guimarães Rosa (Cordisburgo, Minas Gerais, Brasil, 1908 - Rio de Janeiro, Brasil, 1967) brasildar idazlea izan zen.

[aldatu] Biografia

Enbaxadore izan zen zenbait herritan: Hanburgon Bigarren Mundu Gerra garaian, Bogotan, Parisen eta UNESCOn.

Minas Brasilgo eskualdean kokatu zituen bere eleberriak eta kontakizun laburrak.

1946an Sagarana argitaratu zuen. Handik hamar urtera kaleratu zen Guimarãesen idazlan nagusia: Grande Sertao: veredas. Guimarãesen lanetan gizonaren eta gaizkiaren arteko borroka etengabea agertzen da, Brasilgo goi-ordoki elkorretako gaizkile eta behizainen bizitza bortxazkoaren bidez.

Beste lan batzuk: Corpo de baile (1956), Tutaméia (1967), Estas estórias (1969) eta Ave palavra (1971).


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak