Joan Eskoto Erigena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan Eskoto Erigena.

Joan Eskoto Erigena[1] (Irlanda, 810 inguruan - Paris, 877) filosofoa eta teologoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

845 inguruan Frantziako Karlos II.a Burusoilaren gortean izan zen gramatika- eta dialektika-irakasle. Gottschalk fraideak piztu zuen predestinazioari buruzko eztabaidan parte hartu zuen, eta gai horri buruzko lan bat idatzi zuen 851. urtean (De predestinatione). Predestinazioaz eta eukaristiaz zituen ideiak behin baino gehiagotan gaitzetsi zituen Erromatar Eliza Katolikoak (Erigenaren iritziz, Jainkoak onerako besterik ezin erabil dezake predestinazioa, txarra ezin baitu aldez aurretik ikusi ez erabaki).

855ean, Pseudo Dionisio Areopagita greziarraren obrak latineratu zituen. De divisione natura bere obra ezagunena 862tik 866ra idatzi zuen. Ideia neoplatonikoen eta kristautasunaren arteko uztarria eratzen saiatu zen liburu horretan, eta, Jainkoa izadiarekin bat jotzen zuelarik, dotrina panteisten zabaltzailetzat jo zuten kristau dogmatikoek. Karlos Burusoila erregea hil zenean (877), Ingalaterrara jo zuen, eta Mamesburyko eskolako zuzendari izan zen. Handik gutxira hil zuten bere ikasleek. Eskoto Erigenaren obrek eragin handia izan zuten Erdi Aroan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Eskoto Erigena Aldatu lotura Wikidatan