Joan Llaneras Rosello
Wikipedia(e)tik
Joan Llaneras Roselló (Porreras, Mallorca,1969ko maiatzaren 17-) pistako txirrindulari espainiarra da, puntukako lasterketetan trebea.
Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapeldun izan da zazpitan, lautan puntukako lasterketan (1996, 1998, 2000 eta 2007) eta hirutan lasterketa amerikarrean edo madison lasterketan (1997, 1999 eta 2006).
Joko Olinpikoetan bi domina lortu ditu puntukako lasterketan, urrezkoa 2000ko Sidneyko Joko Olinpikoetan eta zilarrezkoa 2004ko Atenasko Joko Olinpikoetan.