Joan Mari Irigoien
- Artikulu hau euskal idazle altzatarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Irigoien.
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1948ko irailaren 30a | |
Joan Mari Irigoien (Altza, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 30a -) euskal idazlea da.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Nahiz eta ingeniaritza ikasi, ez du arlo horretan jardun. Errealaren bigarren taldeko jokalaria izan zen (Sanse) gaztetan, eta gazte zelarik ere aldi baterako Venezuelara joan zen. Bertan Hego Amerikako literatura (Sabató, García Márquez, Benedetti…) ezagutzeko aukera izan zuen. Handik bueltan Egin egunkarian zuzentzaile aritu zen. Irakasle ere ibilia da eta ETBrako hainbat lan egindakoa.[1].
Lanik ezagunenak Babilonia eta Lur bat haratago eleberriak dira, azken hau izanda euskaraz idatziriko fikziozko libururik luzeenetakoa. Imanol anaia ere idazlea da.
Nobela [aldatu]
- Oilarraren promesa (1973, Gero)
- Poliedroaren hostoak (1983, Erein)
- Babilonia (1989, Elkar)
- Cosummatum est (1993, Elkar)
- Kalamidadeen liburua (1996, Elkar)
- Lur bat haratago (2000, Elkar)
- Ipuin batean bezala (2002, Elkar)
- Odolean neraman (2004, Elkar)
- Bestea da mundua (Orbetarrak I) (2008, Elkar)
- Haragiaren gauak eta egunak (Orbetarrak II) (2009, Elkar)
- Nor bere bidean (Orbetarrak III) (2010, Elkar)
Poesia [aldatu]
- Hutsetik esperantzara (1975, GAK)
- Denborak ez zuen nora (1989, Elkar)
- Hautsa eta maitemina (1998, Elkar)
- Letra txikiaz bada ere (2002, Elkar)
- XX. mendeko poesia kaierak - Joan Mari Irigoien (2002, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
- Biziminaren sonetoak (2004, Elkar)
Haur eta gazte literatura [aldatu]
- Bakarneren gaztelua (1986, Erein)
- Udazkenaren balkoitik (1987, Erein)
- Metak eta kometak (1994, Elkar)
- Apaiz zaharraren gitarra (1996, Elkar)
- Komunista.com (2005, Elkar)
Biografia [aldatu]
- Lope Agirre (1979, Lur)
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Joan Mari Irigoien literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Bestea da mundua nobelaren inguruko elkarrizketa Argia astekarian
- (Euskaraz) Leire Zubeldiak Irigoieni eginiko elkarrizketa Gara egunkarian (2010eko abenduaren 30ekoa)
Erreferentziak [aldatu]
| Joan Mari Irigoienen lanak | ||
|---|---|---|
|
Poesia: Hutsetik esperantzara • Denborak ez zuen nora • Hautsa eta maitemina • Letra txikiaz bada ere • XX. mendeko poesia kaierak - Joan Mari Irigoien • Biziminaren sonetoak |
||