Mario Benedetti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mario Benedetti

Mario Benedetti, jaiotzez Mario Orlando Hamlet Hardy Brenno Benedetti Farugia, (Paso de los Toros, Tacuarembó, 1920ko irailaren 14a-Montevideo, 2009ko maiatzaren 17a) idazle uruguaitar ezaguna izan zen.

Literaturaren arlo ugari jorratu zituen, olerkigintzan nabarmenduz. Bestelako lan ezagunenen artean "La tregua" eleberria dugu, zinemaratu zutena. "45eko belaunaldia" osatu zuen Juan Carlos Onettirekin batera, besteak beste.

Italiar jatorrizkoa guraso bien aldetik, Amerika Latinarreko eta bere herrialdeko egoera sozio-politikoarekin oso konprometituta ibili izan zen beti, ezkerreko planteamenduetatik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mario Benedetti 1920ko irailaren 14an jaio zen, Paso de los Torosen, Uruguai. Brenno Benedetti eta Matilde Farugia gurasoek bost izen ipini zizkioten.

Bi urte zituela, familia Tacuarembóra aldatu zen. Bertan Brennori, bere aita farmazialariari, iruzur handia egin zioten botika baten salmentan, eta horrek klandestinitate ekonomikora behartu zuen; diru barik eta zor handiekin Brenno, Matilde eta lau urteko Mario Montevideora bizitzera joan ziren.

Brenno Benedettik Alemania miresten zuen, eta semea alemaniar ikastetxean matrikulatu zuen (Montevideoko Deutsche Schulen). Lehen Hezkuntzako urte haietan alemanieraz ikasteaz gain, Mariok bere lehen poemak sortu zituen alemanez. Baina 1933an, lizeoko lehen urtean, aitak Mario atera zuen ikastetxe horretatik. Orduan, umeak nazien agurra egitera behartzen hasi zirelako.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esta mañana y otros cuentos, 1949.
  • Montevideanos, 1959.
  • Datos para el viudo, 1967.
  • La muerte y otras sorpresas, 1968.
  • Con y sin nostalgia, 1977.
  • Geografías, 1984.
  • Recuerdos olvidados, 1988.
  • Despistes y franquezas, 1989.
  • Buzón de tiempo, 1999.
  • El porvenir de mi pasado, 2003.
  • El otro yo, ?.

Drama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El reportaje, 1958.
  • Ida y vuelta, 1963.
  • Pedro y el Capitán, 1979.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Quién de nosotros, 1953.
  • La tregua, 1960.
  • Gracias por el fuego, 1965.
  • El cumpleaños de Juan Ángel, 1971.
  • Primavera con una esquina rota, 1982.
  • La borra del café, 1992.
  • Andamios, 1996.

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La víspera indeleble, 1945.
  • Sólo mientras tanto, 1950.
  • Te quiero, 1956.
  • Poemas de la oficina, 1956.
  • Poemas del hoyporhoy, 1961.
  • Inventario uno, 1963.
  • Noción de patria, 1963.
  • Próximo prójimo, 1965.
  • Contra los puentes levadizos, 1966.
  • A ras de sueño, 1967.
  • Quemar las naves, 1969.
  • Letras de emergencia, 1973.
  • Poemas de otros, 1974.
  • La casa y el ladrillo, 1977.
  • Cotidianas, 1979.
  • Viento del exilio, 1981.
  • Preguntas al azar, 1986.
  • Yesterday y mañana, 1987.
  • Canciones del más acá, 1988.
  • Las soledades de Babel, 1991.
  • Inventario dos, 1994.
  • El amor, las mujeres y la vida, 1995.
  • El olvido está lleno de memoria, 1995.
  • La vida ese paréntesis, 1998.
  • Rincón de Haikus, 1999.
  • El mundo que respiro, 2001.
  • Insomnios y duermevelas, 2002.
  • Inventario tres, 2003.
  • Existir todavía, 2003.
  • Defensa propia. 2004.
  • Memoria y esperanza, 2004.
  • Adioses y bienvenidas, 2005.
  • Canciones del que no canta, 2006.

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Peripecia y novela, 1946.
  • Marcel Proust y otros ensayos, 1951.
  • El país de la cola de paja, 1960.
  • Literatura uruguaya del siglo XX. 1963.
  • Letras del continente mestizo, 1967.
  • El escritor latinoamericano y la revolución posible, 1974.
  • Notas sobre algunas formas subsidiarias de la penetración cultural, 1979.
  • El desexilio y otras conjeturas, 1984.
  • Cultura entre dos fuegos, 1986.
  • Subdesarrollo y letras de osadía, 1987.
  • La cultura, ese blanco móvil, 1989.
  • La realidad y la palabra, 1991.
  • Perplejidades de fin de siglo, 1993.
  • El ejercicio del criterio, 1995.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mario Benedetti Aldatu lotura Wikidatan