Joanes Etxeberri Ziburukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Ziburuko idazleari buruzkoa da; Sarako idazlea gaitzat duena beste hau da: Joanes Etxeberri

Joanes Etxeberri (Sara) XVII. mendeko euskal idazlea izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Bere jaioteguna ez da ezaguna baina bere lehendabiziko liburua 1627an argitaratu zena eta eginiko erlijio ikasketak kontuan harturik, ziur asko 1580 inguru zen Ziburun. Pauen, Jesusen Konpainian, Teologia eta latin ikasi zituen. Literaturari ekin baino lehen ontzigintzari ekin zion. Sarako Eskolaren kidea zen.

[aldatu] Alamografia

Hiru liburu idatzi zituen, denak poesia erlijiosoa, Arnaud Oihenartek beste hiru idatzi zituela esan zuen: Familiako Gutunak, Eguneroscoa eta Hiztegia, baina beste adituen arabera, hiztegia ez beste biak Manual Devotionezcoa bere liburu nagusiaren zatiak baino ez dira.

  • Manual Devotionezcoa: Bordelen, 1627an lehenengoz argitaratua eta bigarrenez 1669an. Bi zati ditu:
    • Lehendabizikoa (3.814 bertso): katolizismoaren doktrina.
    • Bigarrena (4.000 bertso): otoitzak.
  • Noelac eta bertze kanta espiritual berriak: 1631ean argitaratua eta askotan berrargitaratua. Barnean gabon-kantak, Jesusen bizitza eta santuei buruzko kapituluak ditu.

[aldatu] Kritika

Joanes Etxeberri gizon jantzia zen eta euskaraz eta latinez idatzi zuen poesia. Itsasgizonak zituen buruan idazterakoan. Hori zela eta, hauek bertsolaritza doinuak gustuko zituztenez, Etxeberrik doinu horiek erabili zituen, amarru mnemotecnikoekin batera arrakasta izateko. Hainbeste berrargitapenak izanda, arrakasta bazuen.

Literatura aldetik, bere estiloa ez da hain ona:

  • Errimak eskatuta, ergatiboen plurala (nork) -ek edo -ak atzizkiak erabili zituen.
  • "Ene" eta "neure" ezberdindu zituen ("neure" erreflexiboa izanda).
  • "Eta" juntagailua erabiltzen, mugatzaile bigarren hitzetan erabili zuen.
  • Konparaketetan "ecen" "baino" baino erabili zuen.
  • Erlatibozko "-ela" eta konpletibozko "-ena" nahasi zituen.
  • "Izan" eta "izatu" aditzak nahasi zituen.
  • Subjuntiboari batzuetan hasiera kendu zion: (de)ezazun.
  • Hitanoa askotan erabili zuen.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Bibliografia

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak