Jordi Solé Ollé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jordi Solé Ollé
Bizitza
Herrialdea Katalunia
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzia-dibulgatzailea eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Rovira i Virgili Unibertsitatea  (2020ko martxoaren 1a -
Bartzelonako Unibertsitatea  (2020ko martxoaren 1a -

Jordi Solé Ollé ikertzailea da klima, ingurumena, ekologia eta energiaren arloetan.[1] Ikertzailea izateaz gain, zientzia-dibulgatzailea ere bada, liburu bat[2] eta blog bat izan dira alor honetan egin dituen ekarpen nagusiak, hainbat artikulu eta hitzaldirekin batera. Zientzia Fisikoetan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean eta Fisika Aplikatuan doktorea Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. ICM-CSICeko zientzialaria da[3] eta CREAFeko ikertzaile[4] elkartua. Gaur egun, MEDEAS proiektu europarra koordinatzen du[5][6]. Bere ikerketen ardatzak:

- Prozesu fisikoak ozeanoan: nahasketa-geruzaren dinamika, ezegonkortasunak eta zenbakizko modelatzea eskualdeko zirkulazio-ereduekin (OME).
- Itsas ekologia: algen ugalketa kaltegarrien eta elkarreragin fisiko-biologikoen azterketa, zenbakizko ereduak erabiliz.
- Energia-baliabideak aztertzea eta modelizatzea.

2009. urteaz geroztik, energiarekin eta ingurumenarekin lotutako gaiei buruzko katalanezko dibulgazio-blog bat dauka[7] (150000 orrialde baino gehiago bistaratuta), eta energiak eta klimak gizartean duten eraginari buruzko informazio-hitzaldiak ematen ditu; hainbat dibulgazio-artikulu argitaratu ditu, eta hainbat komunikabidetan (irratian, telebistan eta inprimaketan) parte hartu du, energia-krisiari, klima-aldaketari eta horrek gizartean dituen inplikazioei buruz hitz egiten.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Katalanez) Francesc Sardà Amills & Jordi Solé Ollé. (2015). Per què la crisi no acabarà mai. Laertes ISBN 978-84-7584-982-9. PMC 986575647.
  • (Aurrekoaren itzulpena, (Gaztelaniaz)) Francesc Sardà Amills, Jordi Solé Ollé. (2016). Por qué la crisis no acabará nunca. (1ª ed. argitaraldia) Laertes ISBN 978-84-7584-981-2. PMC 933578673
Liburuaren helburua energia globalaren ekoizpenarekin gertatzen ari dena azaltzea da; energia globalak munduko egungo egoera sozio-ekonomikoarekin duen harremana, eta etorkizunean zain izango gaituela ezer egiten ez badugu. Etorkizun hurbila baldintzatuko du energia ekoizpenak.
Petrolioa amaitzen ari da? Bai.
Noiz? Laster, izan ere, akitzen hasia da.
Eta nola eragiten dio krisi ekonomikoari? Petrolio krisia badago, krisi ekonomikoak aurrera jarraituko du!
Zergatik? Gaur egungo garapen-sistema ia erabat petrolioan oinarritzen delako. Haren prezioa urritzen edo handitzen bada, garapen-ekonomikoa ahuldu egiten da.
Hazkunde ekonomikoaren lehen arrazoia, gure ekonomia mugitzen duen motorra, energia da. Ekonomia hazteko, energiaren kontsumoak eta, beraz, ekoizpenak ere egin behar dute. Energia ekoizpena, gehiena erregai fosiletatik eta petroliotik datorrena, ez bada hazten, baizik eta geldituta badago edo murrizten hasten bada, ekonomia atzeraldian sartzen da. Atzeraldi horren ondorioei «krisi (ekonomiko)a» deitzen diegu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Jordi Solé Ollé» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  2. Solé, Jordi. (2015). Per què la crisi no acabarà mai. Laertes ISBN 978-84-7584-982-9. PMC 986575647. (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  3. (Katalanez) «Jordi Solé Ollé | Institut de Ciències del Mar» www.icm.csic.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  4. «Jordi Solé Ollé | CREAF» www.creaf.cat (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  5. (Ingelesez) «The presentation by Jordi Solé Ollé during the conCiencia seminar is now available online | Medeas» www.medeas.eu (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  6. (Gaztelaniaz) Resiliencia, Instituto. «Jordi Solé Ollé» 15/15\15 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  7. (Katalanez) «Tempus fugit!» despres-de-tot.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]