Desazkunde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Desazkundearen aldeko graffitia (frantsesez décroissance) Bastilla plazako Uztaileko Zutabean (Paris, 2006)

Desazkundea[1] pentsamendu politiko, ekonomiko eta sozialaren joera bat da, ekoizpen ekonomikoaren gutxitzearen aldekoa, gizakia eta naturaren artean oreka berri bat ezartzeko asmoz, eta aldi berean, gizakien arteko erlazio berri bat baita ere, epe luzera eta laburrera eta maila lokalean zein globalean. Nicholas Georgescu-Roegen ekonomialariak 1970eko hamarkadaren bukaeran osatutako teorietatik abiarazitako joera akademikoa izan zen hasiera batean, baina XXI. mendean mundu mailako mugimendu sozial zabala osatu da teoria ekonomiko horien inguruan.

Kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desazkundea politika, ekonomia eta gizartearen inguruko pentsamendu-joera da. Ekoizpen ekonomikoaren kontrolpeko murrizketa arautua sustatzearen aldeko da, gizakia eta naturaren arteko harreman orekatua ezartzeko helburuz, hala nola gizakien beren artekoa. Liberalismoaren hazkunde ekonomikoaren helburua errefusatzen du; Serge Latouche-ren hitzetan: desazkundearen kontsignak jomuga du, batik bat, hazkundeagatiko hazkundearen helburua irmoki baztertzea, […] Zehazkiago, "a-hazkundea"-z mintzatu beharko ginateke, "ateismoa"-z mintzatzen garen hein berean. Hau dela eta "hazkunde-objektore" ere esaten zaie honen aldekoei. Ikerkuntza, hortaz, bioekonomia eta post-garapenaren hausnarketa mugimendu zabalagoaren barnean kokatuko litzateke, sistemaren sakoneko aldaketa ekarriko lukeena.

Ingurumenaren kontserbazioa ezinezkoa da, joera honen aldekoek baieztatzen dutenez, ekoizpen ekonomikoa murriztu gabe. Honek, baliabide naturalak agortzea hala nola berak sortzen duen ingurunearen suntsiketa dakar, Lur planetak duen birsorkuntza-ahalmenaren gainetik baitago gaur egun. Horrez gain, desazkundeak ezbaian jartzen du gaur egungo bizitza-ereduak zukeen ahalmena ongizatea sortzeko. Arrazoi hauengatik garapen iraunkorrari aurka egiten diote. Gutxiagorekin hobeto bizitzea litzateke erronka.

Desazkundearen aldekoek kontsumoaren eta produkzioaren kontrolpeko zentzuzko murrizketa proposatzen dute, klima, ekosistemak eta izaki bizidunak berak errespetatzea utziz. Trantsizio hau, baliabide mugatuzko gaur egungo egoerari, printzipio egokiagoak ezarriz gauzatuko litzateke: eskala murriztua, birlokalizazioa, eraginkortasuna, lankidetza eta auzolana, auto-ekoizpena (eta elkar-trukea), iraunkortasuna eta neurritasuna. Hitz batean, eta borondatezko soiltasuna oinarritzat hartuz, bizi-maila eta erosteko ahalmenaren kontzeptuak birkontsideratzea bilatzen dute. Era zentzudunean jokatu ezean, halabeharrezko desazkunde egoera batera helduko litzatekeela baieztatzen dute, baliabideen agortze horrek bultzaturik.Eta ez bada desazkundea gauzatzen proiektu kontziente, zentzuzko eta neurtu bat aurrera eramanez, hauxe da nire iragarpena, finean desazkundea gauzatu egin beharko da kapitalismo globalaren gainbeheraren ondorioz.

Bere aldekoek argudiatzen dute ez dela ezkortzat hartu behar kontzeptu hau, guztiz kontrakoa baizik: ibai batek gainezka egiten duenean, guztiok nahi izaten dugu uraren maila jaitsi dadin, hau da, desaztea.

Argudio eta gogoetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Desazkundea" 1970ko hamarkadan sortutako kontzeptua da - hein batean Nicholas Georgescu-Roegen-en tesiaren bidez - gizarte industrialaren produktibismoari egozten zaizkion ondorioen kontzientziazioaz (sistema kapitalista zein sozialista izan).

Kontzeptu hau ekonomi hazkundearen kontzeptua eta horren neurtze-tresnari: BPG-a erantzuna eman nahian sortu zen. Desazkundearen aldekoek argudiatzen dutenez, BPG-a ez litzateke gizarte baten hazkundea neurtzeko tresna egokia, produkzioaren eta ondasun eta zerbitzuen salmenta tasa gehitzea baino ez baitu kontuan hartzen, ongizatea, ekosistemen osasuna eta klimaren desorekak kontuan izan barik. Horrela, ideologia honek nahiago du bestelako garapen adierazleak erabiltzea, hala nola Giza Garapenaren Adierazlea, Ingurumen-jardueraren Adierazlea edo eta lehenago aipaturiko Aztarna ekologikoa.

Desazkundearen aldekoek gaur egungo garapen ekonomikoa "giza balio"-en kontrakoa dela baieztatzen dute.

Baliabideen urritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Energia baliabideak
    • Petrolioa (mundu mailako petrolioaren gaina 2008 - 2024 urteen artean dago, enpresa eta gobernuen aurreikuspenen arabera).
    • Gasa, agortzea 70 bat urtean gertatuko da.
    • Uranioa (2051-2155 urteen arteko tartea hartzen da erabateko agortze aldia)
    • Ikatza, agortzea 150 urtean gertatuko dela uste da, oraingo moduan kontsumitzen jarraituz gero.
    • Deuterioa.
  • Metalak
    • Kobrea, altzairua, iridioa etab. Dena dela, baliabide-erreserbei buruzko datuak tentuz maneiatu behar dira, edozein unetan gerta baitaiteke meatoki berriak aurkitzea.

Errebote efektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertakari hau gertatzen da kontsumoaren gehikuntza bat gertatzen denean teknologia baten erabilpenaren mugak murrizten direnean, muga hauek diru, denbora zein gizartearenak izan... Hau da, zenbat eta errazagoa izan produktuaren unitate bat kontsumitzea (honi ezarririko edozein hobekuntza dela eta), are eta gehiago gehituko da horren kontsumoa.

Horrela izanik, desazkundearen aldekoek "errebote efektu" sistematikoa gertatzen dela baieztatzen dute: aurrerabide tekniko oro, produktibitatearen hobekuntza oro, baliabide eta energiaren kontsumoa gutxitu ordez, gehiago kontsumitzea ekarriko luke. Gertakari hau Jevons-en paradoxak ikertua izan zen iadanik, XIX. mendean.

Esate baterako, iraultza informatikoa gertatzean, paperaren erabilera murriztuko zela uste izan zen. Alabaina, ordutik hona horren kontsumoaren gehiketa nabarmena suertatu da. Esselte, bulegoetarako material-hornitzailearen arabera, paperaren eskaerak %40-a gehitu dira posta elektronikoa ezarri dituzten enpresetan, langileek, irakurri aurretik mail-ak inprimatzen baitituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nahiz eta zenbaitetan h letrarekin ikusten den (deshazkunde), hori euskara batuaren legeen aurka doa. Izan ere, on + hartu = onartu den bezala (eta ez onhartu), euskara batuaren arauei jarraituz, des + hazkunde = desazkunde izango dugu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Desazkunde Aldatu lotura Wikidatan