Raymond Poulidor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Raymond Poulidor

Raymond Poulidor (Merignat, Creuse, 1936ko apirilaren 15a) Pou Pou ezizenez ere ezaguna, txirrindulari profesional frantziar bat izan zen. Betiereko bigarrena bezala ere ezagutua izan zen erretiratu ondoren, Frantziako Tourra hiru aldiz, bigarren eta beste bost alditan hirugarren bukatu zuelako.

Bere tragedia, txirrindulari handi bat izanik, bere garaiko bi onenetakoekin lehiatu behar izan zuela da, Jacques Anquetil eta Eddy Merckx-txirrindulariekin, alegia. Dena dela, beti bigarren izate horrek, publikoa bere alde egotea eragin zuen, eta, XX. mendean zehar, txirrindulari frantziar ospetsuenetako bat izan zen.

1960tik 1977rarte ibili zen profesional bezala, eta, denbora horretan, Louison Bobbet, Jacques Anquetil, Eddy Merckx eta Bernard Hinault txirrindulariekin lehiatu zen. Mercier taldean korritu zuen, taldearen izen ezberdinekin: (Mercier Bp, Fagor-Mercier, Gan-Mercier edo Miko-Mercier) bere txirrindulari profesional karrera osoan zehar.

Anquetil eta Poulidorren arteko norgehiagoka frantziar kirolarien arteko lehia handienetako bat izan zen 1960ko hamarkadan.

Baina, Frantziako Tourrean sekula arrakastarik izan ez zuen arren (ez zen, sekula, Mailot horia janztera ere iritsi), Poulidor, 189 garaipeneko palmares zabal bat duen txirrindularia da. Garaipen horien artean 1964ko Espainiako Vuelta eta Tourreko 7 etapa nabarmendu behar dira.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Poulidor Aldatu lotura Wikidatan

Palmares osoa