José Zuazola

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Zuazola

Bizitza
JaiotzaTolosa1913ko uztailaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1973ko abenduaren 23a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakHerri-lan ingeniaria
Enplegatzailea(k)Donostiako Udala
Lan nabarmenak

José Zuazola Urdangarin (Tolosa, 1913ko uztailaren 13a - Donostia, 1973ko abenduaren 23a) Donostiako udalean Herri-lan Ingeniari nagusia izan zen 1946tik. Hiriak izandako ingeniaririk famatuenetakoa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra zibila hasi zenean ingeniaritzako ikasketak bukatzen ari zen. Gerra bukatuta amaitu zituenikasketak eta Madrileko metroan hasi zen lanean, Argüelles-Goya eta Colón-Argüelles lerroak eraikitzeko proiektuak egin zituen.Geroago Ebroko konfederazio hidrografikoan aritu zen, baita Cadizen ere. 1946an Donostiako udalean plaza bat lortu zuen herri-lanetarako ingeniari moduan. Tolosa, Errenteria eta Abaltzisketan ere egin zituen lanak garai horretan.

Pasaiako Portuko Lan Batzordean bi urtez Ingeniari laguntzaile moduan aritu ondoren 1964an Espainiako iparraldeko Konfederazio Hidrografikora bidali zuten. Orduan diseinatu zuen Añarbeko urtegia. 1973an hil zen. 1993an omenaldi bat egin zioten Donostia eta Errenteriako udalek, Añarbeko urtegiko goialdeko pasealekuan Garbiñe Ramírez-en bustoa jarri zuten.

Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirian hainbat obra berri utzi zituen. Besteak beste, hauek dira bere lan nabarmenak.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Obeso, Anthon. «En el homenaje a don José Zuazola Urdangarín» (PDF) www.errenteria.net (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Zuazola Aldatu lotura Wikidatan