Jose Ignazio Orbegozo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arria II.a
Datu pertsonalak
Izen osoa Jose Ignazio Orbegozo
Ezizena Arria II.a
Jaio 1945eko urriaren 1a
Euskal Herria Azpeitia, Urola Erdia
Gipuzkoa (Euskal Herria)

Jose Ignazio Orbegozo, Arria II.a (Azpeitia, Gipuzkoa, 1945eko urriaren 1a) aizkolari, gizon probalari, txingalari, arpanlari eta segalari gipuzkoarra da.

Azpeitiko Mandiolatza baserrian sortu zen, aita Ignazio Orbegozo Arriya aizkolaria zuela. Haurtzarotik aizkora jokoa maite zuen eta eskola amaitu zuenean mendian hasi zen lanean. Sunbillako Ramon Latasa aizkolari handiarengana jo zuen; honekin oihaneko lanean aritu eta, astia zutelarik, entrenatu egiten zen. 1966ko Espainiako Binakako Txapelketan elkarrekin aritu eta irabazi zuten. Berehala aizkolari onenen aurkako apustuak jokatzen hasi zen. Hasieran, lan luzeetan, erditik aurrera bete egiten bazen ere, hobetuz joan zen eta 70eko hamarkadako aizkolari sarituena izan zen. Sekulako planta zuen (1´90 m luze, 92 kg) eta aizkoran oso azkarra zen[1].

1987an utzi zuen aizkora, 41 urterekin.

[aldatu] Lorturiko sariak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Antton Espelosin (2009): Aizkora apustuak eta txapelketak.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak