Aizkora proba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aizkolarien erakustaldia Gasteizko jaietan.
Aizkolari lehiaketa Donostiako Trinitate Plazan (1984).

Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirol mota bat da. Helburua enbor bat edo gehiago aizkoraz ahalik eta denbora gutxienean moztea da, eta banaka, binaka edo taldeka lehiatu daiteke. Enborra zutik edo etzanda egon daiteke.

Aizkolari izena du proba honetan diharduen kirolariak. Apustuetan bi laguntzaile izaten ditu ondoan: "erakuslea", kolpea non jo aholkatzen diona, eta "botileroa". Txapelketetan aizkolariak laguntzailerik gabe aritzen dira.[1].

Egurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizkora probetan jeneralean pago enborrak mozten dira. Ohiturari jarraituz enborren neurria (zirkunferentzia) ontzatan adierazten da:[2]

Zirkunferentzia
ontzatan
Zirkunferentzia
metrotan
Diametroa
cm-tan
Izena
36 0,835 26,6 oinbetekoa
45 1,043 32,2
54 1,252 39,8 kanaerdikoa
60 1,391 44,3
72 1,669 53,1 oinbikoa
80 1,855 59,0
108 2,504 79,7 kanakoa
110 2,550

Aizkora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ko urtarrilaren 18an Euskal Herriko eta Australiako aizkolarien arteko neurketa jokatu zen Donostian. Australiarrak nagusitu ziren eta garbi gelditu zen australiar aizkora Euskal Herrikoa baino askoz hobea zela. Geroztik horrelako aizkorak hasi ziren erabiltzen[1]. 2 eta 2,8 kilo arteko pisua izaten dute eta goi mailako aizkolari bakoitzak bere ezaugarrien araberako aizkora erabiltzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal herri kirol guztietan gertatzen den bezala, aizkora proben jatorria langileen (baso-mutilen) arteko desafioetan dago. Lehenbiziko apustuak oihanean bertan jokatzen ziren baina denborarekin aizkol jokoa menditik herrira jaitsi zen. Ez zaigu ezer idatzirik ailegatu hasierako apustu hauei buruz[3].

Aizkora proben gaineko lehenbiziko erreferentzia idatzia 1802ko ekainaren 7koa da. Egun horretan Hernaniko plazan jokatutako apustuan Ezkurrako Ramon Elizalde Astigarragako Hernandorenari nagusitu zitzaion. 1851an Benancio Elorza Oñaederra "Iru-Erreketa" sortu zen. 1884an Elgoibarren jokatu zuen apustuan 12 kanaerdi moztu behar izan zituen eta 1892an Azpeitian "Zelai Luze"-ri irabazi zion[3].

XIX. mende bukaeratik aurrera euskal abertzaletasunaren hedapena herri kirol guztientzako lagungarri izan zen. Euskal jaiak antolatzen hasi ziren eta egitarauan aizkolariek ez zuten huts egiten. Giro honetan bi aizkolari mitiko azaldu ziren: Beizamako Pedro María Otaño "Santa Agueda" eta Azpeitiako Jose Martín Goenaga Odriozola "Atxumarria". 1903ko abenduaren 26an Azpeitian jokatu zuten apustuak sekulako ikusmina sortu zuen eta bost mila lagunek gainezka bete zuten zezen-plaza. Kanako launa enbor ebaki behar izan zituzten eta "Atxumarria" nagusitu zen[3]. Apustu honen xehetasunak bertso paperen bidez iritsi zaizkigu[4]:

1/ Azpeiti'ko erriko
aizkora-apustua,
Jose Martin zan kontra
Antzumarri'kua;
Beizama'kua naiz ni
mendi-puntakua,
Pedro Mari Otaño,
Santa Ageda'kua.

5/ Aizkorak artu eta
ebakitzen asi,
bost bat milla persona
ginduzen ikusi;
Jose Martinek ez du
tatxarik merezi,
geiago izan da
diot irabazi.
13/ Aizkoran jokatu
gu bi aizkolari,
oso langille ona
Jose Martin ori;
balio ez duanik
ez esan iñori,
irabaztia kosta
Santa Agedari.

20ko hamarkadan aizkora apustuak asko ugaritu ziren, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere. Jose Aranburu Aramendi Keixeta izan zen izarrik handiena: 31 apustu jokatu zituen eta 28 irabazi. 20ko hamarkadaren bukaeran eta 30eko hamarkadan Ramon Astigarraga Errekalde, Jeronimo Iturbe Agiñeta eta Ignazio Orbegozo Arria nabarmendu ziren.

Gerra ondoko aizkolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Jose Narbaiza "Luxia" aizkolaria Deban, Airoko pagoa mozten (1949).

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren "Arria"z gain Antonio Soraluze "Korta" eta geroago Martin Garziarena eta Juan Jose Narbaiza "Luxia" gailendu ziren. Beren arteko apustuek izugarrizko ikusmina sortzen zuten. 50eko hamarkadan "Luxia" nagusi izan zen, Ramon Latasa sunbildarraren aurkako apustu mitikoa galdu zuen arte. Latasarekin batera Patxi Astibia eta Migel Berakoetxea izan ziren 60ko hamarkadako dominatzaileak[3].

70eko hamarkadak berrikuntza garrantzitsuak ekarri zituen: federazioak eratzen hasi ziren, Euskal Herriko eta beste herrialdetako aizkolarien arteko neurketak antolatu ziren (1976ko Australia-Euskal Herria, Munduko Aizkolari Txapelketak) eta, aspaldiko partez, aizkolari gipuzkoar baten nagusitasuna izan zen: Jose Ignazio Orbegozo "Arria II.a"[5].

80eko hamarkadako izarrik handiena Mikel Mindegia izan zen, hamarkadako Euskadiko Txapelketa guztiak berak irabazi baitzituen, baina maila handiko beste aizkolari batzuk ere agertu ziren, hala nola Jose Mari Mendizabal, Anjel Arrospide, Joxe Mari Olasagasti eta Donato Larretxea. Zenbait urtez desafio, apustu eta marka saiakera asko izan zen.

90eko hamarkadatik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90eko hamarkadan aizkora jokoen beherakada handia izan zen. Ikusle gutxi biltzen zirela eta, apustuak urrituz joan ziren. Horrez gainera, mendiko lanera gero eta gazte gutxiago joaten delako seguru aski, maila handiko aizkolari berri gutxi agertu zen. Txapelketetan Arrospide eta Olasagasti nagusi izan ziren.

XXI. mende hasieran, aurreko hamarkadako aizkolariekin batera, Joxemiel Peñagarikano eta Floren Nazabal ibili dira goi mailan. Gazteen txapelketetan nabarmendu diren aizkolariak ez dira oraindik beteranoen mailara iritsi. Hor dugu, esate baterako, Olasagasti, 2010eko Euskadiko txapelduna 51 urterekin. Bestalde, Urrezko Aizkora-ren moduko saio motx eta azkarrak kontuan hartzeko berrikuntza izan dira .

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbiziko Txapelketa Nagusia, Espainiako Txapelketa izenarekin, Donostian jokatu zen, 1950eko martxoaren 5ean, Atletismo Federazioak antolaturik. Izen horrekin 8 aldiz egin zen [5].

urtea Eguna Lekua Lana Txapelduna Bigarrena
1950[6] Martxoaren 5a Donostia 10 60 ontzako Martin Garziarena (39´44´´) Juan Baleztena (42´56´´)
1965 Urtarrilaren 17a Donostia 12 60 ontzako Migel Irazusta Polipaso (45´12´´) Migel Berakoetxea (45´15´´)
1966 Martxoaren 6a Donostia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Migel Berakoetxea (44´29´´) Patxi Astibia (49´25´´)
1967[7] Uztailaren 9a Iruñea 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
2 72 ontzako, 2 80 ontzako
Ramon Latasa (63´30´´) Patxi Astibia (66´27´´)
1968[8] Apirilaren 21a Donostia 4 36 ontzako, 4 45 ontzako
2 kanaerdiko, 2 60 ontzako
2 72 ontzako, 2 80 ontzako
Patxi Astibia (43´55´´) Migel Berakoetxea (45´34´´)
1969 Uztailaren 7a Iruñea 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
2 72 ontzako, 2 80 ontzako
Patxi Astibia (55´46´´) Ramon Latasa (56´35´´)
1971[9] Apirilaren 25a Leitza 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
2 72 ontzako, 2 80 ontzako
Patxi Astibia (48´06´´) Mikel Mindegia (51´24´´)
1977 Uztailaren 10a Iruñea 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Mikel Mindegia (46´41´´) Patxi Astibia (51´09´´)

Lehenbiziko Euskadiko Txapelketa 1977ko irailaren 4ean jokatu zen Donostian. Lehenago ordea "Vasco-Navarro" izenekoa hiru aldiz antolatua zen[5].

Urtea Eguna Lekua Lana Txapelduna Bigarrena
1967[10] Maiatzaren 14a Donostia 3 kanaerdiko, 3 72 ontzako
3 80 ontzako
Migel Berakoetxea (53´29´´) Ramon Latasa (53´34´´)
1968 Azaroaren 24a Leitza 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
2 72 ontzako, 2 80 ontzako
Patxi Astibia (48´28´´) Migel Berakoetxea (49´38´´)
1970 Abenduaren 13a Doneztebe 6 45 ontzako, 6 kanaerdiko
4 60 ontzako
Arria II.a (35´19´´) Mikel Mindegia (37´53´´)
1977 Irailaren 4a Donostia 6 45 ontzako, 4 kanaerdiko
2 60 ontzako, 2 72 ontzako
Arria II.a (40´03´´) Mikel Mindegia (43´27´´)
1978 Ekainaren 4a Azpeitia 5 kanaerdiko, 5 60 ontzako
5 72 ontzako
Arria II.a (45´29´´) Mikel Mindegia (46´48´´)
1979 Ekainaren 10a Leitza 4 kanaerdiko, 2 60 ontzako
2 72 ontzako, 80 ontzako 1
Arria II.a (30´02´´) Jose Mari Mendizabal (33´05´´)
1980 Azaroaren 9a Tolosa 3 kanaerdiko, 3 72 ontzako
3 80 ontzako
Mikel Mindegia (34´16´´) Arria II.a (35´02´´)
1981 Azaroaren 8a Tolosa 6 60 ontzako, 6 72 ontzako Mikel Mindegia (45´28´´) Arria II.a (46´31´´)
1983 Azaroaren 13a Tolosa 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Mikel Mindegia () Jose Mari Mendizabal ()
1984 Azaroaren 25a Tolosa 6 kanaerdiko, 6 72 ontzako Mikel Mindegia (37´52´´) Donato Larretxea (38´33´´)
1985 Urriaren 13a Basauri 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Mikel Mindegia (42´27´´) Donato Larretxea (42´57´´)
1986 Azaroaren 23a Gasteiz 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Mikel Mindegia (34´11) Jose Mari Mendizabal (´35´14´´)
1987 Azaroaren 8a Donostia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Mikel Mindegia (32´14´´) Joxe Mari Olasagasti (32´49´´)
1988 Azaroaren 13a Bilbo 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Mikel Mindegia (36´06´´) Joxe Mari Olasagasti (37´58´´)
1989 Urriaren 1a Agurain 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Mikel Mindegia (36´08´´) Donato Larretxea (36´55´´)
1990 Urriaren 12a Basauri 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Anjel Arrospide (33´25´´) Joxe Mari Olasagasti (34´07´´)
1991 Azaroaren 3a Zumarraga 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Anjel Arrospide (36´10´´) Donato Larretxea (37´31´´)
1992 Urriaren 11a Araia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Anjel Arrospide (32´06´´) Joxe Mari Olasagasti (33´47´´)
1993 Urriaren 12a Basauri 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Anjel Arrospide (29´57´´) Joxe Mari Olasagasti (31´37´´)
1994 Urriaren 9a Leaburu 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Anjel Arrospide (32´09´´) Joxe Mari Olasagasti (33´32´´)
1995 Urriaren 8a Doneztebe 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Anjel Arrospide (33´37´´) Donato Larretxea (35´08´´)
1996 Urriaren 27a Oion 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Joxe Mari Olasagasti (34´24´´) Donato Larretxea (35´01´´)
1997 Urriaren 5a Getxo 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Donato Larretxea (36´54´´) Joxemiel Peñagarikano (38´08´´)
1998 Urriaren 11a Tolosa 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Joxe Mari Olasagasti (35´17´´) Donato Larretxea (35´43´´)
1999 Urriaren 10a Doneztebe 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Joxe Mari Olasagasti (35´37´´) Mikel Mindegia (36´39´´)
2000 Urriaren 29a Oion 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Joxemiel Peñagarikano (35´27´´) Floren Nazabal (35´36´´)
2001 Urriaren 28a Getxo 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Joxe Mari Olasagasti (39´21´´) Donato Larretxea (40´47´´)
2002 Urriaren 20a Mendaro 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Floren Nazabal (34´56´´) Donato Larretxea (35´44´´)
2003 Urriaren 26a Doneztebe 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Donato Larretxea (35´51´´) Floren Nazabal (36´33´´)
2004 Urriaren 9a Agurain 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Floren Nazabal (39´16´´) Donato Larretxea (40´21´´)
2005 Urriaren 23a Durango 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Joxe Mari Olasagasti (43´54´´) Floren Nazabal (46´10´´)
2006 Urriaren 22a Tolosa 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Donato Larretxea (39´53´´) Joxe Mari Olasagasti (44´15´´)
2007[11] Urriaren 14a Doneztebe 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Floren Nazabal (39´12´´) Unai Otaño (41´20´´)
2008 Azaroaren 23a Amurrio 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Floren Nazabal (38´45´´) Joxe Mari Olasagasti (41´06´´)
2009[12] Abenduaren 20a Arbizu 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Floren Nazabal (37´20´´) Juan José López (40´25´´)
2010[13] Azaroaren 21a Asteasu 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Joxe Mari Olasagasti (35´31´´) Floren Nazabal (37´06´´)
2011[14] Azaroaren 6a Elizondo 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Iñaki Azurmendi (46´50´´) Floren Nazabal (46´56´´)
2012[15] Azaroaren 18a Arbizu 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Floren Nazabal (39´13´´) Joxe Mari Olasagasti (40´47´´)
2013[16] Abenduaren 8a Elgoibar 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Iñaki Azurmendi (38´03´´) Aitzol Atutxa (40´35´´)

Urrezko Aizkora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998tik jokatzen den "Urrezko Aizkora" Euskal Herriko beste txapelketa nagusia da. Aizkolari hoberenak banaka eta binaka lehiatzen dira urtero eta finalak Azpeitian izaten dira.

Banakako Urrezko Aizkora[5]
Urtea Eguna Txapelduna Bigarrena
1998 Ekainaren 14a Joxemiel Peñagarikano Donato Larretxea
1999 Maiatzaren 29a Joxe Mari Olasagasti Joxemiel Peñagarikano
2000 Ekainaren 4a Joxe Mari Olasagasti Mikel Mindegia
2001 Ekainaren 17a Joxe Mari Olasagasti Mikel Mindegia
2002 Ekainaren 9a Donato Larretxea Floren Nazabal
2003 Ekainaren 22a Donato Larretxea Joxe Mari Olasagasti
2004 Ekainaren 19a Floren Nazabal Donato Larretxea
2005 Ekainaren 11a Donato Larretxea Floren Nazabal
2006 Ekainaren 10a Floren Nazabal Joxe Mari Olasagasti
2007 Ekainaren 3a Floren Nazabal Joxe Mari Olasagasti
2008 Ekainaren 7a Floren Nazabal Donato Larretxea
2009 Ekainaren 6a Floren Nazabal Anjel Arrospide
2010[17] Ekainaren 5a Floren Nazabal Anjel Arrospide
2011[18] Ekainaren 12a Juan José López Aitzol Atutxa
2012[19] Ekainaren 10a Floren Nazabal Aitzol Atutxa

Beste lehiaketa batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzitsuenak Bizkaiko Irekia, Gipuzkoako eta Nafarroako Txapelketak eta Donostiako Urrezko Kopa ditugu.

Emakume aizkolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizkolaritza gizonen kirola izan bada ere, emakume aitzindariak izan dira Itziar Goenaga azpeitiarra, Kristina eta Maribi Saralegi leitzarrak eta Maika Ariztegi iturendarra.

Aizkolari famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]