Joseba Permach

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joseba Permach Martin (Donostia, 1969) Batasuneko bozeramaileetako bat da. 1997an Herri Batasunako Mahai Nazionalako kide moduan hasi zen lanean, aurreko Mahai Nazionala atxilotu ondoren. Donostiako zinegotzia izan zen 1992tik 2000ra eta Euskal Herritarrokekin parlamentaria Eusko Legebiltzarrean.

[aldatu] Bizitza pertsonala

1969an jaio zen Donostian. Gaztetan maila altuko kirolaria izan zen eta 400 metroko lasterketan Gipuzkoako Gazteen txapelduna izan zen. Ekonomia ikasketak burutu zituen. Ezkondua dago.

[aldatu] Militantzia politikoa

1992an Donostiako udaletxean zinegotzi moduan hasi zen. 1995ean HBko zerrenda-burua izan zen eta udal bozeramalea. 1997an HBko Mahai Nazionala gartzelaratzearekin batera Arnaldo Otegirekin batera HBko bozeramaletza lanak egiten hasi zen. Geroago Mahai Nazional berriko koordinatzaile aukeratu zuten. 1999ko hauteskundetan berriro aurkeztu zen udaletxerako baina 6 hilabete geroago dimisioa aurkeztu zuen eta Mahai Nazionalren koordinazioan aritu zen. 2001ean Batasuna sortu zen eta bertan berriro ere Mahai Nazionaleko koordinazio lanak egiten jardun du gaur egun arten.

2004ko urtarrilaren 16an Araitz Zubimendiren ordez Gasteizko Legebiltzarrean parlamentari izan zen.

Hainbat auzi ditu irekita, Ekin, Udalbiltza eta Batasunaren aurkakoak besteak beste. 2007ko urriaren 4an Espainiako Polizia Nazionalak atxilotu zuen Seguran (Gipuzkoa), eta epailearen aginduz espetxean dago gaur egun.

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak