Joseph Apeztegi
Wikipedia(e)tik
| Xikito Kanbokoa | |||
|---|---|---|---|
| Joseph Apeztegi.jpg | |||
| Izen osoa: | Joseph Apeztegi | ||
| Jaiotza data: | 1881eko maiatzaren 10a | ||
| Jaioterria: | Kanbo ( |
||
| Heriotza data: | 1950 | ||
| Heriotza herria: | Getaria () | ||
| Postua: | Aurrelaria | ||
| Altuera: | 1,95 m | ||
| Pisua: | 90 kg | ||
| Debutatze data: | 1897 | ||
| Debutatze pilotalekua: | |||
| Erretiratze data: | 1946 | ||
| Erretiratze pilotalekua: | Paris | ||
Joseph Apeztegi (Kanbo, 1881eko maiatzaren 10a - Getaria, 1950), pilota munduan Xikito Kanbokoa bezala ezaguna, pilotari profesionala izan zen[1].
Hamalau seme-alaba zituzten laborariak zituen gurasoak. Hamalau urte zituela, hotel batean lan egiten zuen bezeroak hoteletik Kanboko geltokira gurdi batean eramanez[2].
Hamazazpi urte zituenean, orduko txapelduna zen Arrue bidartarra 60-33 irabazi ondoren profesional bilakatu zen. 1900 eta 1914 artean eta 1919 eta 1923 artean txapelduna izan zen. Lehen Mundu Gerran granadak jaurtitzeari ekin zion, ospe handia lortuz.
1939ko abuztuaren 29an Biarritzeko Aguilera kiroldegian bere 2000. partida jokatu zuen. 1946an erretiratu zen, Parisen ospatu zuten Victor Iturriaren omenezko partida batean.