Kanbo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kanbo

 Lapurdi
Kanboko eliza.
Kanboko eliza.
Kanboko bandera

Kanboko armarria

Izen ofiziala Cambo-les-Bains
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Ezpeleta
Alkatea Bixente Bru (2008-2014)
Herritarra kanboar
Koordenatuak 43°21′N 1°24′W / 43.35°N 1.4°W / 43.35; -1.4Koordenatuak: 43°21′N 1°24′W / 43.35°N 1.4°W / 43.35; -1.4

Kanbo kokapena lapurdi.jpg

Eremua 22,49 km2
Garaiera 0-400 m
Distantzia - km Baionara
Posta kodea 64250
INSEE kodea 64160
Biztanleria 5.671 bizt
Dentsitatea 252,16 bizt/km²
Sorrera 1790
www.cambo-les-bains.net http://www.cambo-les-bains.net/ www.cambo-les-bains.net

Kanbo Lapurdi barnealdeko udalerria da, 4416 biztanle zituen 1999. urtean eta Ezpeletako Kantonamenduan dago kokatua. Auzo nagusiak: Eliza, Behereko Kanbo, Olhassoure, Termak eta Basaburu. Errobi ibaiak zeharkatzen du udalerria. Bertako euskara nafar-lapurtera da.

Arnagako lorategiak

Dituen iturburuak ezagunak dira, bertan bainuetxe edo termak baitaude. Badira hamabi bainuetxe, 1.300 ohe eta zortzi hotel guztira. Beraz, zerbitzuen alorrean oinarritzen da ekonomia jarduera nagusia.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Etxeak eta Auzoak

  • Behereko Kanbo
  • Basaburu
  • Garaiko Kanbo

[aldatu] Historia

Olha-ko bizilekuan eginiko aurkikuntzek erakusten dutenez, historiaurreko garaietan baziren biztanleak Kanbon. Bertako urek dituzten berezitasunak ezagunak dira erromatarren garaitik. 1199ko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Kanboko herria Sansa izenez (Azantzako jauretxetik ziurrenik). 1244an Tibalt I.a Nafarroako erregearen armadak oinetxe ugari suntsitu zituen herrian.

XVII. mendean Kanbo Beherea auzoan agoten kolonia bat bazen. Kanboraino artekoa zen aspaldidanik Errobi ibaiko ontzitarako tartea eta XIX. mendearen erdialdera arte erabili zen ibai-portua. XVII. mendeaz geroztik ospe handia izan dute Kanboko bainuetxeek eta errege-erreginak eta pertsona garrantzitsuak hurbildu ziren bertara XIX. eta XX. mendeetan.

[aldatu] Euskera

Gaur egun ikastola ("Errobi") eta bertso-eskola bana ditu herriak. Berezko euskalkia lapurtera da.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • Arnaga etxea: Edmond Rostand frantses antzerki idazleak eraikiarazi zuen etxe ikusgarria. Bertan 1906-1918 artean bizi izan zen eta Chantecler antzezlana idatzi. 1958. urtean Kanboko udalak erosi zuen Edmond Rostand museoa egiteko.
  • Bainuetxea eta termak: estilo neoklasikoan eraikiak.

[aldatu] Biztanleria

Biztanleriaren eboluzioa

[aldatu] Alkateak

Alkatea Agintaldia Alderdia
Vincent Bru 1995-2001 UDF
Vincent Bru 2001-2008 UDF
Vincent Bru 2008-2014 DVD

[aldatu] Pertsonaia ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Kanbo
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak