Joseph Schumpeter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joseph Schumpeter
Joseph Schumpeter
Joseph Schumpeter.
Datu pertsonalak
Izen osoa Joseph Alois Schumpeter
Jaio 1883ko otsailaren 3a
Triesch, Moravia (Austria-Hungariako Inperioa)
Hil 1950eko urtarrilaren 8a
Salisbury, Connecticut (AEB)

Joseph Alois Schumpeter (Triesch, Moravia, Austria-Hungariako Inperioa, 1883ko otsailaren 3aSalisbury, Connecticut, AEB, 1950eko urtarrilaren 8a) austriar ekonomialaria izan zen.

Ezaguna izan zen kapitalismoaren bilakaerari buruz egin zuen azterketagatik, zeinetan enpresak eta enpresaburuek duten eragina eta berrikuntzaren indarra baieztatu baitzuen. Ekonomialari liberaltzat jo izan bada ere, haren pentsamendu heterodoxoa nabaria da. Bere lanik ezagunena History of Economic Analysis da [1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schumpeterren jaiotetxea, Trieschen.

Vienako unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Czernowitz, Graz, Bonn, Harvard, Cambridge eta Massachussettseko unibertsitateetako irakasle izan zen.

1919-1925 bitartean, Austriako Finantza ministro izan zen.

1932. urtetik hil arte Estatu Batuetan bizi izan zen.

Ekonomiaren estatikaren eta dinamikaren arteko bereizketa ezarri zuen, hots, ekonomia geldoa eta bilakatuz doana bereizi zituen; hala, berrikuntza eta enpresari berritzailearen kontzeptuak sortu zituen, kapitalismoaren interpretazio berri bat emateko erabili izan direnak. Ekonomiaren garapena jarri zuen ekonomia politikaren eta azterketaren oinarri eta ardatz. Kapitalismoaren garapena ez dela homogeneoa eta uniformea adierazi zuen, eta ekonomiaren prozesua zikloka garatuz joaten dela, berrikuntzak direla eta, aurreko oreka galdu egiten delako. Bestalde, Schumpeterren ustez kapitalismoa ez da desagertuko eraginkorra ez delako, bere arrakasta ekonomikoen ondorioz sortuko diren arazoengatik baizik (berrikuntzak sartzeko kemenaren galeragatik eta estatuaren kontrol gero eta handiagoagatik).

Obra nagusiak: Theorie der wirtschaftlichen Entwicklung (1912, Ekonomia egokieraren teoria), Capitalism, Socialism and Democracy (1942, Kapitalismoa, sozialismoa eta demokrazia) eta History of Economic Analysis (1954, Ekonomia azterketaren historia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) History of Economic Analysis, books.google.com webgunean.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Schumpeter Aldatu lotura Wikidatan